Larrabetzuko historie.


Kaixo.

17. Atalaren I. zatia.

17. ATALAren II. zatia.


Beste Zugasti dar

Otrosi fallamos e mandamos que aya la casa de Myn Sanches de Çuasti por una casa e quarta porques casa de honor e de antiguedad”

Zugasti dar hau omen da hirian beste dorretxea eraiki zuena, oraingoz “Etxealtu” deritzon etxean kokatu badugu ere ezinezko gertatu da, zeren eta Errotaeta abizeneko aitaordearen etxea zela baieztatzen badu honek, Errebalen hain zuzen. Sute bat eta laurden erantzi zioten Zugasti bigarren adarreko honi ere beraz etxagune sendoa edo dorretxea izan behar, leinu printzipalekoa behintzat. Agian kaleko Zugastiren etxe printzipala deitua izan zena izangi dugu dorretxe deitu zutena.

Garai honetan “Rodrigo de Zugasti” (Honek bazuen beste etxe bat sute erdikoa) bat eskribau izendatua zen eta gerora izango ziren izen bereko eskribauak bere leinukoak zirelakoan gaude.

Beherago ikusiko dugu nola bat egin zuten Errotaeta eta Zugasti sendiek

Otrosi mandamos que aya e herede la casa de Juan de Goicoolea por una casa e quarta porques casa bieja e de antiguedad e de honor “

“ Otrosi mandamos que aya e herede en los dhos exidos la casa de Aranguren por una casa y quarta por ser de honor e de antiguedad “

“ Otrosi mandamos e declaramos que aya e herede la casa de Juan de Çugasti el de Çuasti por una casa y quarto porques de antiguedad e de honor “

Goikoolea, Aranguren eta beste Zugastitar bat

Goikolako Torre etxeak gaur egun ere erakusten du bere armarria, baina armarri honek ere Zugasti arren ezaugarriak ditu Larrabetzuko beste armarri guztiak bezala. Zer esan nahi omen du honek?. Agian Zugasti arrengandik sortutako leinua zela, hau da Zugasti arrek eraikitako burdinolaren zaindari jarritako dorretxetik sortutako Goikoolea?. Ez omen ditugu erraz jakingo holakoak. Baian beherago XVI. Gizaldian emango dugun azalpenak armarriarena agian azalduko du.


Arangune edo Aranguren dugu beste dorretxe etxagunea, bertan gaur egun baserri etxea badago ere toki berean egon zen dorrea zenbait aldiz aipatua izan delarik. Honen kasuan ere susmatzen duguna zera da, ez ote zen Zugasti arren leinu berberekoa hau ere?, behintzat haien jatorrizko etxe eremutik hain gertu zegoelarik pentsatzekoa da. Dakiguna da talde berekoa izan zela beti borrokaldietan. Butroikoak, etxe hau eta Zugasti arren dorrea edo “kadaltzoa” suntzitu zuenekoa aipatzen du Salazar ospetsuak adibidez .


Zugastiko “Juan de Zugasti” dugu beste jauntxoa. Hau dakigunez Zugastin bizi zen. Esan behar dugu hemen, gerora Gerra abizeneko jabegoa izango den etxea zela Juan de Zugastirena. Aurrerago ikusiko dugunez Gerra, Goikolea, Gastelu eta Burgoa XVIII. medean bat egingo den etxagunea. Joseph Bentura de Gastelu apaizarengan izango dena, garaia horretan etxagune handiena izango delarik herrian. Badirudi etxe jabe bilketa honi hasiera Juan de Çugasti honen ondorengoak egin zuela. Juan Urtiz de Guerra eta izen bereko semeak.


Beste

Esan dugunez agiri honetan jabegodun biztanle guztiak agertzen dira. Ez ei du merezi serrenda guztia hemen jartzea, baina guztiak edo gehienak agertuko zaizkigu lan honetan. Historian zehar agertuko zaigun egokieran

Goian jarri ditugun leinuak printzipalenak dira. Bazegoen beste maila bat nahiko zabala zena sute edo “fogera” osoa erantzi zioten etxagun haietarikoa. Larrabetzuko abizen gehienak hauengandik zetozelarik eta gaurdaino iraun duten abizen gehienak. Beste esandako printzipalak bere jauntxokerian alde egin zuten herritik, aukera zabalagoen bilatzeagatik edo.

Bigarren mailakoek ere egin zuten hori baina hauek ondorengorik utzi zuten herrian. Gertatzen zena da, baserriak berez senide batentzako bakarrik ematen zuela beraz besteak alde egin beharra zuten bere bizimodua lortzekotan. Hala oraindik asko sakondu barik ere esan nahi dugu, agirian agertzen diren abizen toponimikoak edozein Larrabetzu arrak beregan dakarren ondorengo tasuna adierazten duela. Noski bere inguruko herrietako toponimikoekin nahastuta baina oraindik ere bertokoek galdu gabe.


Zerrenda

Egin dezagun zerrenda txiki bat. Goienetxe edo Goxeneche, Herkinigo edo Erkinko, Barrenetxe, Asuaga, Landaida. Gardoki, Gortazar, Belarrinaga, Haurtenetxe, Etxebarria, Belaostegui, Basaraz, Ugalde, Axpuru, Aztoreca, Zarandona, Aguirre, Castillo (Gastelu), Alaio, Ganguti, Amezaga, Loroño, Berresonaga, Ubirichaga, Ligina edo Legina, Helexaga, Sarria, Gallarza, Basaguren Bolunburu, Amarika, eta abar. Gehienatan toponimiko hauek gaur egun adierazten dutena auzoa da, beraz, jatorriz etxegune bat izan bazen ere XV. mendean jadanik adjetiboa itzatzirik zeramaten hau da, Loroño eta Loroñogoitia, Belarrinaga eta Belarrinaga-Etxebarri …. guztiz ehun eta berrogei eta hamar etxe inguru zeudelarik, nahiz eta ehun eta hamasei sute edo “fogera” izan.


Lurraldetasuna

Herriaren lurraldea edo jurisdikzioa oso antolatua zegoela, atera dezakegun beste ondorio bat da. Nahiz eta garaiko idatzitako edo idatzi gabeko legedirik ez zaigun iritzi, badirudi bakoitzak bere estatusa argi xamar zeukala. Orduko gizartea irudikatzen duena hain zuzen.

Agiriak zehaztasun guztiaz erakusten du baso banaketa. Bestalde argi xamar igartzen delarik zailtasun handiak izango zituztela, ezen badirudi eskabide asko izan zutela eta kasu bakoitzari erantzun beharrean agiria luzatu egin zela. Bereziki nolabait eztabaida amaiezina sortu zen, Artola deritzon ingurua dela eta. Jarraian aipatuko dugu Gomuzio edo Gumucio (Erletxeta) aldeko Banaketa eta batez ere esandako Artola ingurua, gerora ere honetaz luze jarraitu beharko dugularik.


“Particion del hexydo de hazia Gumucio”

“ En la Billa de Berresonaga a seys dias de Octubre año mill quatrocientos ochenta y ocho en presencia de nos Myn Perez de Burgoa e Myn de Basaraz escribanos de sus altezas e testigos de yuso espuestos . La señora Pascuala de Çuasti Señora de Çamudio e Myn Perez de Burgoa e Yñigo su fijo e Rrodrigo de Çuasti e Pedro de Loroño e Pedro de Gortaçar e Juan Perez de Basaraz e Yñigo de Belausteguy e Juan de Belarrinaga e los otros consortes partieron su hexido que tenian en uno por parte de Gumucio que les cupo en Artola e desde el a junto Amestysarri fasta el camyno donde abaxan del somo para la ferreria de Sarriacola de Yçamateguy e con la parte que tiene en Lexarza e fizieron tres suertes .”


Zugasti-Zamudio

“ Pascuala de Çuasti” izan zen ezkontza bidez Zamudiotarrekin bat egin zuen Zugastitarra Ordoño de Çamudio zelarik bere zenarra. Agiriak ez du azaltzen baina Myn Yniguez de Çugastiren alaba zen (Çugasti hau dugu baso naaketa hoenen eragile). Gerora Zamudio-Zugasti bezala agertuko diren leinuko jabegoa Larrabetzun “Myn Yniguez”ena izandakoa zelako. Badirudi urte honetan izan zela bat-egite hori eta horregatik agertzen da Paskoala ugasaba andrea bezala.”


Gomuzio aldeko banaketa.

“ En cada suerte tres fogueras e una quarta con lo que le pertenecia a la dha señora una suerte entera porque le pertenecen lo de tres casas e una quarta e a Rrodrigo de Çuasti dos casas enteras e a Myn Perez de Burgoa e a Pedro su fijo una casa e media por las casas de la Billa e del rrebal a medias e al dho Myn Peres sobre si una casa tres quartas por las casas que fueron de Pedro de Malla e una quarta por los solares que estan delante las dhas casas e a Myn de Leçama e a los que tienen del conprado una casa e a Juan Perez de Basaraz una quarta por sy e otra quarta que dize que tiene del dho Myn de Leçama e a Pedro de Loroño una quarta por la conpra porque dize que tiene del dho Myn de Leçama e a Myn de Belausteguy una quarta e a Pedro de Gortaçar otra quarta e a Juan de Belarrinaga ferrero otra quarta e asi son diez fogueras menos quarta. Asi es la dha señora un tercio e Myn Perez de Burgoa e Pedro su fijo e Pedro de Gortaçar e Myn de Belausteguy e Juan de Belarrinaga una suerte e Rrodrigo de Çuasti e Myn de Leçama e Pedro de Loroño e Juan Perez de Basaraz una suerte e las dhas piezas fueron /// la de Artola tres suertes y la de Gojensolo tres suertes y del camyno de Arteibai fasta el camyno de Basamesperneta del somo fasta baxo tres suertes y lo de Amestisarri asta lo de Lexarça tres suertes e Yçamateguy dos suertes e lo de Lexarça que esta fazia Yçamateguy una suerte e todas las dhas suertes por donde estan mojonados // asi …jaron en una suerte en Gojensolo de las tres suertes lo de fazia Amestisarri y lo de encima de Amestisarri y de las tres suertes que estan debaxo de Amestisarri el de baxo a las dhas dos pieças y la pieça que esta en par de los castaños de Rodrigo de Leçama lo de fazia Lexarça a lo otro que esta junto con el mojonado por la otra parte // y la pieza de Bastererreca de las tres lo del somo abaxo // y en Artola de las tres piezas el de medio y en Amestisarri el de medio “


Banaketak

Ikusten dugunez zehaztasun guztiaz egina dago banaketa, esandako partean hamar zati egin bazituzten herena “Pascoala de Çugastiri” erantzi zioten Gomuzio partean tokatzen zitzaion hiru etxe eta laurdenengatik, Dorre Zaharra Sarrikolako errota ondokoa, Dorre Berria Sarrai inguruan.

Bertan agertzen zaigun toponimia oso aberatsa izanik, ez du gaur egun balio handirik tokia igartzeko ezen adibidez Amestisarri esaten badigute, ametsez beterik zegoen tokiak zena, aspaldiko mendez ez du ezagutu sarritasun edo ugaritasun hori beraz, ez da arritzekoa toponimia ere galtzea. Iraunkortasuna ematen dion beste zerbait behar zuen gureganaino irizteko. Dena dela Zerrenda egitea erabaki dugu, hau irakurtzerakoan ea norbaitek ezer argitzen digun, batez ere inguruko lurren jabeek eskrituretan agertzen zaie

n toponimia konparatzean edo.

Artola, Amestisarri, Yzamategi, Lexarza, Gojensolo, Arteibai, Basamesperneta, Bastererreka, Urrestizabal.

Zergatik egiten du zehaztasun horretaz banaketaren adierazpena eta bereziki Gomuzio ingurunean geldituz?. Ziur aski hasierako agiriak bazituen holako zehaztasunak ingurune guztientzako eginak baino, “treslado” edo berridazketa honen zergatia Gomuzione aldeak eragin zuen, beraz, ez omen zen garrantzitsua bigarren aldi honetan dokumendu guztiaren irakurketa osoa ematea.


Zugasti eta Zamudio dar PasKuala

Bereziki Zugasti dar Paskuala ere aipatu izan dugu, eta kasu honetan zerikusi handia duelako izan da. Nahasturik bai zebilen ingurune horretan sortu zen auzian.

Aipagarria da baso banaketak aparte, zelako garrantzia zuen erreka inguruak, ezen oraindik bazegoen dirudienez zatitxoren bat errota edo burdinola jarri gabe. Adierazgarri izango da, bakoitzak bere estatusa sortuaz batera ibili zela eta bere diru sarrera eduki nahian eta batez ere azken boladan burdingintzak zuen arrakasta aprobetxatuz, halako tramankulu bat eraikitzeko ahaleginetan, baina ezinezko zuten beste batzuek ere interesa bera zutelako. Ala ere gure hipotesiaren zuzentasuna argi uzten duen beste froga bat izango da hau ere. Ahaztu gabe, interes pribatuek tartean, izan zuten garrantzia.

Burdinolen garrantzia XIV. mendetik aurrerantz erabatekoa izan zen. Lehendik bere koka era (Larrabetzu bizigunearena) nolabait estrategikoa izan bazen, hau da Larrabetzu Bermeorako bidean eta Bizkaia nuklearraren erdigunean zegoen eta dakigunez Aretxabalaganen egiten ziren batzarrak omen ziren zaharrenak, Bizkaiko “Klan”etako buruek egiten zituzten batzarrak hain zuzen. Burdinaren eskaera gehitu zenetik jauntxoek ez zuten betarik galdu nahi. Horregatik garai horretan ugaritu egin ziren holako auziak.

Artola errota, Larrabetzu eta Galdakaoren arteko hainbeste urtean izandako auzia sortu zuena. Gaur egun apaindurik ikus daiteke.

Bere sorrerako benetako auzia ahazturik badago ere, ez ei da guztiz galdu. Batzuen gogaimenean zerbait izan zelakoa ere igarri daitekeelako, historioak kontatzerakoan hau da, ahozkoak gorde duen memorian..






About these ads

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu sabino arana atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s