Larrabetzuko historia. 18. ATALA


Kaixo.

Hemen daukazue 18. ATALA.

Aretxabala, errekan bera

18. atala

Elizaldeko patroitza


Zugastitarrak izan ziren Elizaldeko elizaren patroiak ere. XVII. mendean izan zen elizaren konponketan azaltzen den bezala, beraien hilobia altarerako aurrekaldean erdi-erdian zegoen hotz, hilobi hau solutik gainera zegoen beraz, ostopo egiten zuen eta kentzeko agindua hartu zuten esandako mendearen hasieran. Horretan hilobiratuak izan ziren, Martin Inigez Zugasti Bizkaiko alkatea XV. gizaldiaren amaieran eta bere alaba Paskoala, Hordoño Zamudiotarraren emaztea ere XVI. gizaldiaren hasieran.



“Ahaide nagusiak …. lur zatirik haundienaren jabe izan ziren ….. ohizko jaurtza garaietan, batzutan industria eta merkataritzaren arloetan ere, errotak, larrak, basoak, burdinolak, menpekoen gaineko eskubideak, elizetako patroitzak (hamarrenak eskuratzeko eskubideaz) …..”

(Manuel Montero en , Historia del Pais Vasco)

“Berresonaga Uri-berriak hamazortzi garren eserlekua eta botoa du Gernikako batzarrean, Andra Mari eliza adbokazioaz, nahiz eta Meteri eta Zeledon eliza zaharra izan ama-sabel (“iglesia matriz”). Saripeko patroitza dauka, eta Zugasti leinuarengan du.”

Gastelako Enrike III. Bizkaiko jauna bezala izan zenean, patroitza onartu zion Zugastitar Pedro Inigez eri nahiz eta gure uztez eliza bere menpeko ikusten zuen antzinatik. Uria sortzerakoan ere Zugasti arrek izan zuten protagonismoa eta eliza ere beraien gida pean egindakoa zelakoan gaude. (Betiko arazoa daukagu historia egiterakoan hau da, agiri faltan badirudi dena Gastelako erreinupean gertatu dela. Jakina ez da horrela)

Zin-egite eliza dugu Meteri eta Zeledon, non Bizkaian sartzen ziren Gastelako erregeek. Juan lehenengoaren ondoren bigarren zin-egitea betetzen baitzuten bertan. 1379. urtean Juan infanteak egin zuen sin, 1393. ean Enrrike III. ak, 1457. ean Enrike IV. ak eta Fernando bere izeneko V. ak edo Katolikoak 1476.ean.

Errege katolikoek gero 1476. urtean Eliza eta Larrabetzuko patroitza Martin Inigez Zugastitarrari betiko eman zioten. Bere “zaldun-neurria” ondoko baldintzak erakutziko duen eran. Bailestadun bi (suposa dezakegu bailestadun bakoitzak diru kopurua esan nahi duela), Bizkaiko Foru alkatetza ere bi mila marairen lantzarekin (lantza bat ere diru kopurua esan nahi duelarik) bere bizirako emanez, belaunez belauneko jabetza. Onartu ei zion Martin Inigez honeri, bere arbosoek eta leinukoek egin zizkioten zerbitzuak, bereziki lantza eta bailestadun birekin bere lepotik eta soldatarik gabe serbitzatu ziotelako.” Honen alaba Paskoala Zamudio dar Hordoinez ekin ezkondu zenean ere, Zamudio darrek jarraituko dute Bizkaiko Jaurgoaren “Foru-Alkate”.

Jarraitu dezagun


La inseguridad se adueño de todos los órdenaes de la vida. Algunos labradores huían, para engrosar el bandolerismo; otros, solicitaban la creacion de villas amuralladas.

…..El rey impulso la formacion de hermandades para acabar con los banderizos, conforme el modelo de Castilla, compuesta por campesinos, habitantes de las villas y algunos hidalgos. las villas – donde, por ser de realengo, era mas inmediata la accion del soberano- formaron las primeras hermandades provinciales. A fines del siglo XIV, sin embargo toda la tierra vascongada se iba integrando en ellas. En el XV se dotaron de una sólida organizacion. contribuyeron a que las provincias se convirtieran en comunidades politicas: en su seno nacieron las primeras legislaciones de corte final. (Manuel Montero en Historia del Pais Vasco)”

Montero ren esanetan ere dena gertatu da Gastelako erreinuaren menpe. Legislazioa gasteleraz idatzi zenez, badirudi onartu beharrean gaudela, lehenago lege gabeko gizartean bizi zela Euskalerria. Argi dago hori ezinezkoa zela, Bizkaiko Jaun izan zirenek bestalde, zer esango lukete.

Hau da, legedia ez zen sortu mende honetan, legedia idatzi gabe ere izan zitekeen, gaur egun horrela ulertzen ez badugu ere. Bestalde “probintziarena” ere kontzeptu barria delarik, esan beharra dugu, lurralde historikoak hor zeudela lehendik, nahiz eta mugak nolabait aldakorrak izan ziren.


Lurraldetasuna eta burdinolak


Zergatik bere bizi guztian jarraitu zuten burdinolak Elizaldeko lurraldetasunean?. Susmagarri egiten zaigu eta XVII.mendean ikusiko dugun bezala Gallartzako errotarekin gertatua non, hiriko alkateak “ bisita” egin nahi izan zuen eta bertako ugasabak ez zion onartu, errota elizaldearen edo eta “lur lauaren” lurraldean zegoela esanez. Aldi berean ugasaba horrek hiriko elizan zuen hilobia beraz, bazirudien bere errota ere hiriaren lurraldean egon behar zuela baina ez, berak aipatzen duen bezala Sarrikolatarrak eta beste batzuek ere hirian bizi eta bere elizako hilobi tokia zutenarren, Sarrikolako burdinola Elizaldeko lurraldean zegoela argudiatzen du.

Badirudi Gallartzako errota (gaur egun “Etxerreko errota bezala esagutzen dugu), zenbait urtean geldirik egon zela eta berriztatu eta martxan jartzerakoan hiriko alkateak aukera probetxatzearren edo bere lurraldetasunean sartu nahi izan zuela baina ugasabak auziperatuz erantzun zion. Hemendik atera dezakeguna zera da; hiriek zuzenean Jaunaren ardurapean izanik kontrola ere zehatzagoa zutela. Litekeena da beraz, nahiago zutela betiko lurraldetasunari jarraitzea, non ordaindu behar zuten “albala” edo zerga aldaezina omen zela eta auskalo zer nahi zuen hiriko alkateak, urtero bisitarengatik kobratzen zuenetik aparte.

Egoera honek adierazten duen bezala hiriaren sorrera bandoetako sarrazkietatik libratzeaz gain beste erabilera bat ere izan zuen jauntxoen aldetik. Jaunaren babeza hiria gotorleku bezala hartzerakuan beren burdinolen segurtasuna bermatuz. Baina bestalde lur lauaren lurraldean jarraituz betiko zergei eta Jaunaren (beraiek ere jauntxo izanik) kontrol ez hain zehatza bermatuz.


Hermandadeak


“….. La primera campaña la dirigio Gonzalo Moro, corregidor del rey, que en 1390 encabezo a la hermandad vizcaina contra los parientes Mayores. En 1394 junto a la Junta de Gernika y en 1397….

No acabaron las agitaciones, que llegaron a su punto culminante en 1448, cuando los bandos quemaron Mondragon. Se reorganizo entonces la hermandad gipuzcoana, que entre 1451 y 1456 destruyo muchas casas fuertes y expulso a algunos Parientes Mayores. En respuesta los bandos desafiaron ocho villas. Provocaron asi la definitiva ofensiva de la hermandad, dirigida personalmente por Enrique IV. Destierros, confinamientos, destrucciones de casas fuertes acabaron por fin con la egemonia de los bandos de Gipuzcoa.

A peticion del banderizo Lope Garcia de Salazar , confinado por sus hijos, y de mercaderes burgaleses y vizcainos, perjudicados por los robos, Enrique IV envio a Bizkaia al conde de Haro, para acabar con los bandos. No lo consiguio , pues en 1471 le derrotaron los Mujica y los Abendaño. El ocaso banderizo en Bizkaia se produjo con los Reyes Catolicos, que a instancias de Bilbao enviaron a Garci-Lopez de Chinchilla. Su Ordenamiento, de 1487, rompio el equilibrio de fuerzas de las villas, al colocarlas bajo el control de la corona.”

XIV. mendearen azkenean, Leinuen arteko gatazkari aurre egiteko “Hermandade” ak sortu ziren, baina ehun urte edo beharko ziren asmo hori burutzeko. Larrabetzun 1420. urtean Leçama eta Zugastitarren artean ……….

…. en 1420 (Bienandanças e fortunas) ……. ovo guerra entre los de Leçama e de Çugasti, e mataron los de Çugasti a Diego Çigor de Leçama en La Rebeçua, e Martin de Vaxaras, e a Rodrigo spiga . Mato Pedro de Leça ma, fijo vastardo de Ferrando de Leçama, a Rodrigo de Aguirre , e Fortuño de Aguirre de Çugasti, e sus fihos, e tomaron en ella a Martyn de Aranguren, fijo del Arçipreste de la Rebeçua e ferido con un rallon, fueseles por pies a su casa de Aranguren, e con la ansia de la muerte echose en la cama, e seguyendolo entraron tras el e levantaronlo de la cama, e cortaronle la caveça con una acha sobre el unbral de la puerta, e era casado con fija de Ferrando de Leçama, vastarda; e pasaron mucho trabaxo por aquella muerte en la cadena en Gernyca ante el dotor Gonçalo Moro, e en otras muchas muertes se fizieron entre los linajes, e asi mesmo entre el Alcalde Ynygo Martynes de Çugasti, que era con los de Leçama, fasta que se perdonaron e fisieron casamyentos. Otro si, ovo mucha guerra e fuerte entre los Gorriquis e entre los Vasques de Meaçaur, que eran vesinos e omes comunes ……

Zenbait pertsonaia agertzen zaigu hemen. Haien artean Ynigo Martinez Zugasti Alkatea (“Alcalde de fuero”), gogora dezagun 1488.ko “baso banaketan” Martin Inigez Zugastik (“Bizkaiko Foru Alkate”) hartzen duela parte. Hobeto esan da, beragatik egin zen baso banaketa hori. 1420. urtean agertzen zaigun Ynigo Martinez Zugasti, Uri ondoko dorrean bizi omen zen, aldiz Aguirre eta Zugasti hura, Zugastiko kadalso edo dorrean eta Ynigo Martinez Lezamatarren aurka agertzen da, ezkontzak tartean bakea egin zuten arte.

Arangurenekoa (Arangune) Larrabetzuko Artziprestearen semea berriz, Agirre Zugasti darren aurka. Arangune eta Zugasti ingurune berean daudela konturatzen bagara, jakin dezakegu non izan zitekeen borroka hori, Bizkargi magalean hain zuzen.

About these ads

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu sabino arana atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s