Kaixo.
Orain dela egun batzuk esan genuenez, 2009. urteko aurrekontuak prestatzeko, herribatzarrak martxan dauz.
Atzo Angulerin egin zan batzarra. 18 lagun.
2008. Urteko kontuak banatu ziran. Dirudienez zuloa dau.

Gauza haundirik ez dakigunez, (gure korresponsala musika eskolako ekitaldian egon zan: Kultura politika), ia larrabetzuko alderdi politikoen blogatan jartzen badeuri informazio gehiago.
Beste alde batetik, AUZOBLOGEAN irakurri dogu:
Atzoko udalbatzarrean, besteak beste, ERREKA proiektua onartu zan. Gogoratuko dozuenez, batez be, uriola sasoian, Aretxabalagana errekak Zubitalde parean eragin leikeazan ezbeharrak ekiditeko proiektua da.
Orain, Jaurlaritzak, alegazinoak egiteko epea zabalduko dau.
Ezker abertzaleko zinegotziek proposatuta, udalak alegazinoak egiteko asmoa dekien herritarrak batzarrera deitu dauz, alegazinoak batu eta Udalak Jaurlaritzagaz bitartekari lanak egiteko.
Gure ustean hori da-ta herri lez jokatuteko beste era bat






