Euskal Herriko mus txapelketa LARRABETZUn.

Kaixo.

Euskal Herrian, mus txapelketa nazionala abiatu da duela aste batzuk. Larrabetzuko tabernetan be herri mailako txapelketa jokatuko da datorren urtarrilaren 23an (zapatua). Arrastiko 17:00etatik aurrera, eta urian zabalik dauzen taberna guztietan -Foteri, Politena, Aretxabala, Gazteleku, Etorki, Batzokia, Gure Etxea eta Irusta- jokatuko da txapelketa hau.

WWW.euskalherrikomustxapelketa.org

Izen ematea egun berean izango da, Gaztelekuko portalean, eta bikote bakoitzak 20 euro jarriko ditu parte hartzeko. Gainera, Errioxako ardo botila bana jasoko du jokalari bakoitzak izena emoteagatik. Dagoeneko jendearen artean, gogoa eta ilusioa piztu da. Badakigu gainera, gure herrian mus eta karta zaletasun handia dagoela gainera.

Bizkaiko finala Durangoko Plateruena antzokian izango da otsailean. Euskal Herri mailako finala berriz, Seguran martxoaren 20an.

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Euskal Herriko mus txapelketa LARRABETZUn. -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Mus txapelketa Larrabetzun « Larrabetzutik.org

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s