Mus txapelketa Larrabetzun

Kaixo.

Mus txapelketa dela eta, hemen daukazue bialdu dauskuen kronika:

Zapatuan Euskal Herriko mus txapelketako Larrabetzuko kanporaketa jokatu zan herrian.
Arrastiko 17:00etan hasita 13 bikote aritu ziren kartetan. 25 gizonezko eta andrazko bat.

batzokian musera jolasten

Gure Etxea, Batzokia, Etorki eta Gaztelekun hasi ziren lehenengo partidak. Aretxabala eta Politenan ostean. Buelta bat eta beste buelta bat. Batzuk galdu eta kanpora – Errioxako ardo botikak hartuta, pozik- eta besteek aurrera. Semifinalak Batzokian eta Aretxabalan jokatu ziren. Eta Finala barriz Foteri tabernan, astero astero mus partida gehien jokatzen diren lekuan. Alex Castañeirak -muszalea izan arren, tabernan egon behar- tragoak atara eta atara, baina ezin berak jokatu. Giro ona sortu zan ordurako, eta gaueko 21:30ak arte iraun zuen txapelketak.


Karmelo Bilbao eta Josu Bilbao Atxutegi -aita semeak- izan ziren txapeldunak, Victor eta Josebari 4 eta 1 irabazi ostean. Bi bikoteak, datorren otsailaren 6an -zapatuz- Durangoko Kafe Antzokian egongo dira Bizkaiko finalean. Handik onenak Euskal Herrikora joango dira, Segurara.

Informazio gehiago:  www.larrabetzu.org

Argazki gehiago flircken.

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Mus txapelketa Larrabetzun -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: larrabetzu sarean » Karmelo eta Josu Bilbao aita semeak, mus txapelketako irabazleak

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s