Azken barikua. Mari Feliren deialdia


Kaixo.

ETXERAT-en irakurrita:

Mari Feli Etxeandiak hilabeteko azken ostiraletan presoen alde mobilizatzeko beharra azpimarratu du Info 7 irratian

Mari Feli Etxandia:

Egin dezagun bidea

Iparorratza aktibatu du euskal jendarteak. Norabidea markatuta, urratsak eta bidea egiteko unea da. Fase berria, garai aldaketa, arazo zaharrak konpontzeko beta historikoa. Zama eta lana bizkargainean, ederra lortu daitekeen uzta.

Arnasa behar du aro berri honek eta horretarako ezinbestekoa da espetxe politika eta bere ondorioekin amaitzea. Ehunaka dira preso politikoak, ehunaka dira herbesteratu eta deportatuak. Mendeetan luzatzen den gatazka baten ondorio, konponbidearen aurpegi.

Muturreko egoerak pairatzen, euren eskubideak urratuta eta xantaiari aurre eginez. Aski da esan du euskal jendarteak. 64.000 lagunek urratsa eman zuten iragan den urtarrilaren 8an. Orain, bidea egiteko unea da. Bilboko manifestazio erraldoia etzen portua izan, norabidea markatu zigun mobilizazioa baizik.

Euskal jendarteak ozen esan du espetxe politika errotik aldatu eta erresoluzio klabeetan jarri behar dela. Goazen bada, gure urrats txikien bitartez, gure ahotsak bilduz, gure indarrak batuz, gure ametsen hegalak astinduz… gure nahiak errealitate bihurtzera.

Gure esku zer dagoen galdetzean? Erraza da erantzuna: Urrats bakoitzak, pausu sinboliko bakoitzak, keinu eraginkor bakoitzak oihartzuna du barrote eta sasi artean. Gure etxe, elkarte eta instituzioetako balkoietan banderolak jarriz edo gure herriko eta auzoetako Azken Ostiraletan parte hartuz. Datorren urtarrilaren 28an, NI ERE, NIRE HERRIKO AZKEN OSTIRALERA JOANGO NAIZ, ITXAROTEN ZAITUGU!

Bitarteko guztiak erabiliz, elkartasuna hedatuz. Izan ere, iragan den urtarrilaren 8an manifestaldiko pankarta udaletxera hurreratzen zen momentuan (batzuk oraindik ere autonomiatik ateratzear zeudela) entzuten zen kantak zioen gisara… jakizula, zauden tokian zaudela, hemen naukazula!!

Euskal preso eta iheslariak etxera!

About these ads

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s