Bizikletan Lezamako tren bide zaharratik


Kaixo.

Lagun batek bialdutakoa, eta larrabetzukoeskolako blogan irakurrita.

Dakizuenez, eskolako guraso batzuk Txorierriko bidegorria egitearen alde, eta Deriotik Bilboraino doan Lezamako trenbide zaharraren bidea bizikletaz egin ahal izateko berreskurapenaren alde lanean dabiltza. Izan ere, Larrabetzutik Bilboraino bizikletaz joateko aukera izango genuke hori eginez gero. Orain arte, guraso horiek proiektua abenduaren 2an Anguleri kultur etxean  aurkeztu zutenetik, lan handia egin dute. Batez ere, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi, Bilboko Udal, Txorierriko Udalak eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin harremanetan jarri dira eta bidegorriaren proiektua azaldu diete. Eta lan horren fruituak dagoeneko ontzen hasiak dira. Hurrengo ekintza maiatzaren 29an izango da: egun horretan, bizikletazaleok Lezamako Trenbide zaharraren ibilbidearen nondik norakoak erakutsiko dizkiete nahi duten guztiei. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bilboko udaletxean (aukeran, Lezamako geltokian geratu dira goizeko 9:30etako trena hartzeko). Ibilbidea bizikletaz egingo da eta  linterna bat eroatea komeni da, Artxandan dagoen tunelera sartzeko. Anima zaitez parte hartzen eta zalantzarik baldin badaukazu, esan eta blog honen bitartez erantzungo dizugu.
About these ads

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Bizikletan Lezamako tren bide zaharratik -ri erantzun bat

  1. business-k dio:

    .Historia .1886an Bilbo auzoko Begona Derio Zamudio eta Lezamako aurreliza lotzeko trenbidea eraikitzeko lehen urratsak eman ziren.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s