Kaixo.
ANDRA MARIEK 2011.
Kalean ikusitako kartel bereziak:
LARRABETZUKO JAIETAKO PILOTA JAIALDIA:
LARRABETZUKO TRIATLOI HERRIKOIA:
Kaixo.
ANDRA MARIEK 2011.
Kalean ikusitako kartel bereziak:
LARRABETZUKO JAIETAKO PILOTA JAIALDIA:
LARRABETZUKO TRIATLOI HERRIKOIA:
Noizko partidu profesionalenak???
Noizko programaren aldaketa???
Urtero errepikatzen dira ebentoak…
Zeozer asmatu behar da…
Egunon Fulanito
Noizko ekarpenak?
Noizko proposamenak?
Noiz etorriko zarete kritikook jai-batzordearen batzarretara? Badakizue zabalak direla eta edozeinek parte hartu dezakeela, ezta? Badakizue deialdi publikoa egiten dela eta aukera duzuela zuen ekarpenak bertan egiteko, ezta?
zeozer asmatu behar da? Zer esan gura du “da” horrek? Dugu, duzue, dute izatekotan, ezta? Intxurreta jai-batzordean gabizenok geure borondatez gabiz, bolondres, batzuek kontrakoa uste arren, txakur txikirik kobratu barik eta urtero ahalegintzen gara zeozer berritzen. Zure antzera idazten duen batek blog honetan bertan galdetu du zergatik ez ziren iaz goitibeherak antolatu, zer gertatuko litzateke asto-karrera edo idi-probak kentzea erabakiko bagenu? Orain arte herritarren erantzun ona izan duten ekitaldiak kentzea ez da erabaki samurra. Zeren arabera hartu behar ditugu egitarauaren aldaketak? Zuk zer proposatzen duzu?
Berton dagoen jaietako egitarauaren eskuliburuaren azken orrialdean halan diogu: ” Jai-batzorde honen ardatzetako bat parte hartzea bultzatzea izan da beti eta horretarako, besteak beste, barritasuna behar da, ideia barriak, jente barri eta gaztea, haize barriak, ilusinoz eta adoretsu behar egingo daben herritarrak”. Zeuretzat ere bada, Fulanito de tal.
Eta batzarretara etorri ezin badozu, egin zure ekarpenak http://www.larrabetzu.org/jaiak blogean edo idatzi intxurreta@gmail.com e-lbidera. Uste dot holango komentarioek ezer gutxirako balio diotela Intxurretari eta mesede gutxi egiten digutela jaiak hasi bezperatan.
AHAZTU ORDUKO: Iazko egitarautik, zenbat aldaketa dagoz? zenbatu dozuz?
Gora Andramari eta Emeteriek
gotzon barandiaran arteaga
Noizko sartuko zara jai batzordean???
Urtero errepikatzen dozuez kejak…