Kaixo.
Larrabetzuko udaletik gonbidapen hau hartu dogu:
Hartu zuen lekua, parte hartu
Udalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu
ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela. Beraz,
gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun
eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta
hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko
beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.
Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.
Eskerrik askoMariasun Gaztelu
Larrabetzuko alkatea
Gure korresponsalak bertan egongo dira!.








Eguna eta ordua?
eguenean urriak 13 arrastiko 7etan Angulerin
bihar, urriaren 13an, 19:00etan hasi eta 20:30ak arte, Anguleri kultur etxean.
3 berbagai: 2012ko aurrekontuak lantzeko metodologia, Hirigintza Plan Nagusia zein fasetan dagoen gaur eta udalbatzaren osaketa eta funtzionamendu berria. 45 minutu azalpenetarako eta 45 herritarrok iritzia emateko
Nere postekin loturak: Udal mailako parte hartzeaz | gaztelumendi.org
Nere postekin loturak: GAUR HERRI BATZARRA. SAREAN NOTIZIA DA. | Larrabetzutik.org
Nere postekin loturak: Herri batzarra. Aurrekontuak 2012 | Larrabetzutik.org