Kaixo.
Komentatu digute, zapatuan BAKIOko direktibak Larrabetzura bazkaltzen etorriko dela eta ARETXABALA K.E.n bazkari bat egingo deuriela direktiba biak: Uritarra eta Bakioko zuzendaritzak batera bazkaltzen. GIRO ONA MANTENTZEA KLUB desberdiñekin bai dela garrantzitsua.
PD.
Hemos cometido un error y en realidad la comida no es entre las directivas…. Es una comida de hermandad entre amigos y amigas de Larrabetzu, Bakio, Santurtzi,.. que trás la comida irán a ver el partido en alegre hermandad…
Informazioa gehiago…..








URITARRA FUTBOL ESKOLA, KIROL ESKOLARRA?
Denboraldi erdia joan zaigu. Entrenadore aldaketa burututa.
Pozik dira zuzendaritzako kideak, orain askoz hobeto gaude. Baina guraso batzuk ez dugu berdin pentsatzen.
Futbol eskolaren lehenengo bi urteetan futbolaren hezkuntza ulertzeko beste modu bat ezagutu baitugu. Hasierako egokitzapena gogorra egin zitzaigun. Ohiko eskematik kanpo zegoen dinamika baten aurrean geundelako.
Futbola ardagai harturik kirola gainditzen duten kontzeptu eta baloreetan oinarritzen baitzen eskola bera: disziplina, begirunea, ardura, erabakiak hartzeko ahalmena…. Eta, kirola oinarri, psikomotrizitatea, koordinazioa, eta abarreko kontzeptuak lantzen ziren. Honek guzti honek dakarren onurarekin.
Emaitzak ez zuten garrantzirik, bidea zen oinarria. Baina denborarekin emaitzak etorri ziren.
Gaur egun errealitatea beste bat da. Eta gure umeak “galduta” ikusten ditugu. Ez bakarrik futbol zelaian, aldageletan ere. Besteenganako begirunea, norberaren arroparekiko ardura, disziplina… irabazitako batailak galtzen goaz.
Kirol mailan, ordea, beste taldeekin parekatu gara. Txarrera.
Lan motriza, gorputz koordinazioa, multikirola eta abar alboratuz.
Ez dugu kontutan hartzen 12 urte bete arte futbola, saskibaloia, pilota…. edozein kirol federatu kirol eskolarra dela.
Eta kirol eskolar bezala beste balore batzuetan oinarritu behar dela.
Zentzu honetan, Larrabetzuko futbol eskola, eskolarekin edo eskolaz kanpoko ekintzekin harreman zuzenagoa behar luke. Hori pentsatzen dugu guraso askok.
Futbolaren zurrunbilo lehiakor horretatik aparte.
Futbolak dakartzan jarrera ezkor, bortitz eta lehiakorrak alde batera utziz.
Kirolak, kasu honetan futbolaren bitartez, bideratu ditzakeen onuretan oinarriak ezarriz.
Zergatik ez Larrabetzuko futbol eskola? Edo kirol eskola? Zergatik ez, eskolako eskaintzaren magalean jorratutako futbol eskola?
Lerrook eztabaidarako balioko dutelakoan.
Hau da guraso batzuen iritzi irmoa.
P.D: Iritzi artikulu hau erabat anonimoa izan nahi du.
Iritziaren mamia eztabaidagai izan dadin, sinatzen dutenen izenak inor baldintzatu barik.