Eskola irteera


Kaixo.

Eskolaren blogan ikusi dogu igandeko irteera:

Ikasturte honetan, Gipuzkoako kostalderako urteera antolatu dogu mendiaz eta itsasoaz gozatzeko. Hondarribiko Guadalupe auzoan hasiko dogu txangoa, handik Txingudiko badiaren ikuspegi ederra ikusi ondoren haretxak, pinuak, akaziak, lorak, errekatxuak eta gorostiak daukazan bide batetik abiatuko gara itsasoagaz bat egin arte; orduan, ekialderantz jiratuko gara eta itsasertzetik doan Talaia izeneko ibilbidetik barrena, kalak eta badiak zeharkatuz eta kresal usainaz gozatuz iritsiko gara zeharkaldiaren amaierara: Hondarribiako itsasargia.

7,8 kilometroko ibilaldi erraz hau patxadaz egingo dogu eta ibilbidearen barruko lekuren batean bazkalduko dogu. Bazkaldutakoan Hendaiara itsasontziz joango gara eta han bakotxak nahi dauena: hondartzan egon, handik txango bat,… arrastiko 7ak arte. Ordu horretan, autobusean lotuko gara Larrabetzura itzultzeko.

Jakin beharrekoak:
- Prezioa: 5 euro lagun bakotxeko.
- Urteera Larrabetzuko frontoitik: Goizeko 9:30etan.
- Izena emoteko epea: gaurtik maiatzaren 10era arte.
- Ume guztiek nagusi baten ardurapean egon beharko dabe.
- Bazkaria: nork berea eroan behar, ibilaldian bazkalduko dogu eta.
- Nahi izan ezkero, hondartzan olgetan ibilteko jostailuak, baloiak edo nahi dozuna eroan.
- Oso eguraldi txarra egin ezkero, txangoa bertan behera geratu eta dirua itzuliko da.

Izena emoteko, idatz eizuz txangora etorriko diran lagun guztien datuak (izen-abizenak, telefonoa, posta-e, nagusiak ez diren adinak), diruagaz batera gutunazal batean sartu eta itxi eskolan dagoan Txinpasmendiren postontzian edo Anguleri kultur etxean.

About larrabetzutik

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s