kaixo.
Hau bialdu dauskue:
Aupa, larrabetzutiktarrok!Datorren zapatuan, ekainak 9, Uribe Butroeko (Txorierri eta Mungialdea) Bertsolari Txapelketa 2012-ren finala jokatuko da Sondikako Kultur Etxean, Bernardo Mandaluniz aurkezle eta gai-emoilearen gidaritzapean. Sarrera doan izango da. Sei bertsolarietako bat Malen Amenabar larrabetzuarra da, Itallen Bertso Eskolakoa. EUTSI GOIARI, MALEN!








Malenek final baten faltan bi dekoz. Joan dan barikuan Bizkaiko eskolarteko finala jokatu zan eta bertan Itallen Bertso Eskoako Malenek eta Jonek hartu euden parte. Malen Txapeldunordea izan zan eta hilaren 16an Agurainen jokatuko dan Euskal Herriko finalean parte hartuteko txartela eskuratu euan.
Animo!!