Kaixo.
Domekan Asturiar milizianoei omenaldia egin zaien Larrabetzun:
Astuariar milizianoei omenaldi hunkigarria
Basagune eta Bolunburu baserrien arteko basoan zeuden asturiar miliziano antifaxistak 1937an, Larrabetzu zaintzen. Frankistar tropak sartu zirenean, asko eta asko basoan bertan hil zituzten. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zenbat eta non. Baina belaunaldiz belaunaldi, larrabetzuarren artean inoiz aipatu izan da gertaera hori. Eta 2012ko ekainaren 10ean -domekaz- hori omendu da Larrabetzun, Bolunburu inguruko basoan.







