kaixo.
LARRABETZU1937 taldeak antolatuta, gaur arrastian ehundaka lagun batu gara Larrabetzuko eleizean herrian egindako bideoa ikusteko eta omenaldi bat egiteko Gudariei eta guda sufritu zuten guztiei.
Eta hemen bideoa:
Sabin Oñarte-Etxebarria gudari protagonistaren bitartez, memoria ariketa bat lantzen da, belaunaldiz belaunaldi, herrian 1937ko gerrako lekukotasun eta toki bereziekin.
Gaztelumendi, Bolonburupeko trintxerak eta Basagune auzoa, Sarrikola, Zerra eta Askatasunaren plaza.









egunon lagunok
xume bezain hurbila, herritarra besteko hunkigarria. Itzela atzo eleizan bizi genuena, itzela Sabinek eta bere izenean eusko gudari guztiek eta euren etxekoartekoek jasotako omenaldia. Zorionak 1937-2012 ekimeneko kideei, zorionak Oroimena bihotzean laburmetraiaren egileei eta bertan parte hartu duzuen larrabetzuarrei. Bihotza eta herri ikuspegiagaz zein gauza ederrak egin geinkeazan!