Gaztelumendi abesbatza eleizalden


Kaixo.

Ekainak 14an “Gerrako abestiak”. Gaztelumendi abesbatzaren kontzertua
Elezalden izan zan.

Aurten 20. urteurrena ospatuko duen Larrabetzuko abesbatzak ziklo aranista
sasoiko euskara hutsezko errepertorioa interpretatuko du (Txeru, Itxarkundia,
Mendiko negarra, Eusko Abendaren Ereserkia…). Hauekin batera gerra aurreko
eta gerra denborako garrantzitsuak izan ziren beste abesti batzuk ere abestuko
ditu (Gernikako Arbola, Jaiki-Jaiki, Martseilesa, Internazionala, Eusko Gudariak,
Goazen mendirik mendi, Erbeste espetxean…)
II. Errepublika eta 36ko gerra garaiko kantutegi argitalpen eta grabazioetatik
aukeratu dira abesti guzti hauek, bere egileek sortu eta inoiz interpretatu
zituzten erara ahalik eta gehien hurbilduz. Haietariko batzuk erabateko lehen
emanaldiak izango dira, hala nola “Marsellesa”ren euskaraz ezagututako lehen
bertsioa, 1848an Jean Baptiste Arxu idazle zuberotarrak egina; euskaraz
ezagutzen den Internazionalaren lehen bertsioa, 1932an Odon Apraiz
euskaltzale gasteiztarrak egindakoa; Eusko Gudariak-en lehen bertsioa, Aita
Arraindiaga apaiz klaretiarrak egindakoa, zeinaren letra denok ezagutzen
dugunaren desberdina da; eta Erbeste espetxean, Santoñan preso izandako
gudarien himnoa.
Kontzertua aurrez prestatutako gidoi bat jarraituz burutuko da. Honen bitartez,
eta era labur batean, interpretatutako abestien historia azalduko da.

About these ads

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s