Kaixo.
ESANLARRABETZU.ORG-en irakurrita.
Larrabetzutik 25 lagun joan ziran pasadan barikuan ZABALLAko kartzelara, TXUS MARTINen askatasuna eskatzen.

21:00ak aldera hasi da kandela gaua Arabako kartzela aurrean. Kantua, bertso musikatua eta antzerkia izan dira taula gainean. Mikrofonoak zabaldu direnean, partaideek Txus Martini elkartasun mezuak bidali dizkiote.
Gauerdian ehunaka pertsona kandelak eskuan harturik kartzelako hesietaraino oinez gerturatu dira, kantatuz eta Txusen, bai eta gainontzeko gaixorik diren presoen askatasuna eskatuz.
Bihar goizeko 11:00etan izango da amaiera ekitaldia eta kontzentrazioa.






