Konposta eskolan. Irailaren 11an konpost-ontzi berria


Kaixo.

Larrabetzuko eskolaren blogan irakurrita:

Egunero-egunero, Aitor sukaldariak eta bere laguntzaileek jatekoa prestatzen sortzen diren hondakinak bereizten dituzte. Geroago, eskolako neska-mutilek ortuan dagoen konpost-ontziraino eroaten dituzte txandaka.

Bertan, hilabete batzuen buruan, hondakinak konpost bihurtzen eta lurrera itzultzen dira, lurrak fruituak eman ditzan. Horrela, naturaren zikloa betetzen da eta bizitza berriro ere loratzen da.

Irailaren 11n konpost-ontzi berria jarriko da eskolan eta, egun horretatik aurrera, plateretako soberakinak ere batuko ditugu. Horri esker, konpost hobea egingo dugu, lurra emankorragoa izango da, ortuak fruitu gozoagoak emango ditu eta, gainera, zabor gutxiago sortuko dugu. Irailaren 11tik aurrera, jantokian sortzen diren hondakin ia-ia guztiak berreskuratu eta birziklatuko ditugu. Eta gure planetak irribarre egingo du.

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s