Eskola kontseilurako hauteskundeak


Kaixo.

LARRABETZUKO ESKOLA BLOGAN IRAKURRITA:

 

Dakizuenez, Eskola Kontseiluko partaideak aukeratzeko hauteskundeak izango ditugu. Eskolako iragarki taulan gurasoen zerrenda ikusgai daukazue. Mesedez, konproba ezazue zuen izen-abizenak ondo agertzen diren ala ez. Hautagaien zerrenda ere argitaratu da. Urriaren 10ean hautagaien eta hautesleen behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Hautaketa-ekintza urriaren 18an izango da.

Botoa emateko aukerak:

1) Hautaketa egunea eskolara pertsonalki botoa ekartzen.  2) Postaz.   3) Seme edo alabaren bidez. 4) Beste pertsona baten bidez.

Azkeneko hiru kasu hauetan botoa gutxienez bozketa eguna baino egun bat lehenago helduko da eskolako zuzendaritzara dokumentu hauekin batera: 1) Eskaria sinatuta (eredua zuzendaritzan eskatu edo hemendik deskargatu. 2) NANren fotokopia edo baliokidea. 3) Boto-txartela beteta gutun-azal itxi baten barruan.

larrabetzutik -ri buruz

larrabetzutik.org Euskal Herria
Post hau larrabetzu Herria atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

eskerrik asko

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s