Garmitxa elkartea

Kaixo.

GARMITXA  ELKARTEAK  BIALDUTAKOA:

Larrabetzun, 2013ko apirilaren 17an

Kaixo Lagunak:

Idatzi honen bitartez Garmitxa Elkarteak aurtengo udaberrirako prestatu duen ekitaldiaren berri eman nahi dizuegu, eta bide batez bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Iazko udaberrian Herriz herri Garmitxaren alde izeneko ibilbide berezi bat burutu genuen Bizkaian barrena herriz herri. Aurten gaixotasunaren eta elkartearen berri beste era bateko ibilbide baten bitartez eman nahi izan dugu, eta Garmitxaren martxa–Larrabetzutik oinez izeneko mendi ibilaldi bat antolatu dugu, Larrabetzuko eskolako Txinpasmendi Guraso Elkartearekin batera.

Apirilaren 28an, igande goizez, Larrabetzu inguruan zehar, ordu eta erdi-bi orduko mendi ibilaldia egingo dugu, plazatik hasita (izen-ematea, 10etatik 11etara). Amaieran, plazan bertan, zozketa eta sariak, musika, txosna (pintxo eta edariekin), eta Garmitxaren informazio eta salmenta puntua egongo dira, besteak beste.

 

Jai polita izatea nahi genuke eta jai giroan natura eta kirolaz gozatu. Apirilaren 28an hurbildu zaitezte Larrabetzura, naturaz gozatu eta Garmitxarekin bat egitera.

 

Honi lotuta doa egun horretarako prestatu dugun kartela. Argibide gehiago nahi izan ezkero jarri gurekin harremanetan garmitxa@gmail.com helbidean.

 

 

Dakizuenez, Garmitxa elkartearen helburua erabateko elikagai-intolerantzia duten umeei laguntza eskaintzea da (informazio gehiago www.garmitxa.org web-orrialdean).

 

Eskerrik asko!

Larrabetzun, 18 de abril de 2013

Hola amigos:

Mediante este escrito os queremos informar sobre una de las actividades que ha organizado Garmitxa para esta primavera e invitaros a participar en la misma.

 

 

Hace un año realizamos la 1ªRuta Solidaria a favor de Garmitxa. Esta primavera queremos informar sobre la enfermedad y la asociación con otro tipo de ‘ruta’, y hemos organizado, junto con la Asociación de Madres y Padres Txinpasmendi de la escuela de Larrabetzu, una pequeña marcha a la que hemos llamado Garmitxaren martxa-Larrabetzutik oinez.

 

El domingo 28 de abril daremos una vuelta por el monte alrededor de Larrabetzu, de aproximadamente dos horas de duración. Empezaremos en la plaza (inscripción de 10 a 11 de la mañana) y la marcha terminará en el mismo lugar, donde habrá, entre otras actividades, sorteos y premios, música, txosna y un punto de información y venta de productos de Garmitxa.

 

Acercaos el 28 de abril a Larrabetzu, a disfrutar de la naturaleza y el deporte en un ambiente lúdico y festivo y a uniros con los objetivos de Garmitxa.

 

 

Adjunto a este mensaje os enviamos el cartel que hemos elaborado para este día. Si queréis más información podéis poneros en contacto con nosotros en garmitxa@gmail.com.

 

Como sabéis, Garmitxa es una asociación que tiene por objeto ayudar a niños que padecen intolerancia alimentaria múltiple (más información en www.garmitxa.org).

 

¡Muchas gracias!

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude