Literaturia 2014

Kaixo.

Komunikabideei jakinarazi aurretik zuei jakinarazi gura dizuegu 2014ko LITERATURIA Zarautzen burutuko dugula maiatzaren 23tik 25era bitartean.

5 urtean antolatu dugu LITERATURIA Larrabetzun eta mugarria finkatu ostean, are gehiago zabaltzea dagokigula irudi zaigu. Zergatik Larrabetzutik Zarautzera?

1.- Arrazoi estrategiko nagusia: LITERATURIA hasi eta zabaltzea gura dugu.

Gure uste harroan, euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, LITERATURIAn zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du:

– Literaturarekin harreman estua izango duena.
– Bertako lan-taldea sortzeko aukera eskainiko diguna.
– Ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegitura izango duena.
– Salmentan eragin nabarmena izan eta argitaletxeen urteko argitaratze egutegia baldintzatuko dituena.
– Dirulaguntza eskaeretan itotzera behartuko ez gaituena.
– Erakunde publikoen neurriko babesa izango duena, bai ekonomikoki bai egitasmoarekin bat eginez.
– Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dagoena ( iristeko garraio publikok + autoz erraz).
– Jan, edan zein lo egiteko aukera anitzak eskain ditzakeena.

Ezaugarri horiek guztiak eta gehiago betetzen ditu Zarautzen euskarazko literaturaren plaza bilakatzeko.

Azkenik, Literaturia antolatu dugun Larrabetzuko herritarren zein Literatura Eskolaren izenean, zorionak eta eskerrak eman gura dizkizuegu bost urteotan LITERATURIA antolatzen eta finkatzen parte hartu duzuen guztioi.

Egitaraua osatzen ari garenez, bidali zuen proposamenak bertora, Literatura Eskolaren e-lbide honetara: eskola@literaturaeskola.org

Literatura Eskola

Elkarbanatu:

One Comment

  1. Pues qué decepción 2014-02-05 Reply

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude