Euskeraren plan estrategikoa 2015-2017

Kaixo.

Udalaren web orrialdean  30an egingo dan plenorako deialdia irakurri dogu.

Plenoan, EUSKERAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2015-2017 onartuko da.

Larrabetzuehbildu ren orrialdean irakurri dogu zeintzuk dira planaren helburuak.

Euskararen plan estrategikoa 2015-2017aprobatuko da hilaren 30eko Osoko Bilkuran. Plana Txorierriko planaren osagarria da,Larrabetzuk bere-berezko dituen gabeziei erantzuteko, eta helburu du maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskeraz bizitzeko aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea.

Plana diseinatu baino lehen ebaluazio-diagnostikoa osatu da, batetik, inkestak eginez eragileei eta herritarrei, eta, bestetik, 2011ko Inkesta soziolinguistikoa eta Erabileraren kale-neurketa kontuan hartuta. Eta hala gura izan duten eragileekin eratutako Euskararen Aholku Batzordearen ekarpenekin diseinatu da plana. Lan horiek guztiak Ahize aholkularitzak gidatu ditu.

Landu diren arloak hauek dira:

Familia bidezko transmisioa

Irakaskuntza

Euskalduntzea eta alfabetatzea

Arlo soziokenomikoa

Aisia eta kirola

Kulturgintza eta liburugintza

Eta Larrabetzu orokorrean.

Administrazioa beren-beregi utzi kanpoan, horretarako plana iaz aprobatu zen-eta.

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude