Ikurrinaren alde

Kaixo.
Hau bialdu dauskue..

Herritar talde batek deialdia zabaldu du sare sozialen bitartez gaur herri batzar zabal bat egiteko Ikurriñaren alde. 

Larrabetzuko udaletxean bandera española jartzeko inposaketa egin du Urquijo jaunak, eta herritarron borondatea zein dan erakutsi gura dugu. 

Horretarako, herritarrok iritziak eta gogoa erakusteko ekimena jarri gure da barriro martxan. 

Larrabetzu herri euskalduna da, eta gure borondatea argi erakutsi gura dugu aurrerantzean be: etxez etxe, kalean, gure jaietan, gure inguruetan, mendietan, errepidean…

Ikurriña bai, española ez!

martxoak 16, astelehena

iluntzeko 8etan

Hori Baien
image

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude