Karraderan: ESKERRIK ASKO #larrabetzu #karraderan_bhk

Kaixo.
Hau bialdu dauskue:

Joan da BHK Karraderan egunaren bigarren edizioa. Eta elkarteko kideoi balorazioa egitea dagokigu datozen egunotan. Baina bada zerbait ezelango azterketa barik atzo agerian geratu zena:
Larrabetzuko ehunka herritarrok egin zenuten isileko lana
. Helmugara heldu ziren korrikalariek jasotako beste horrenbeste txalo eta zorion mezu merezi dituzue zuek ere. Zuen borondatezko lanari esker egin zuelako egunak aurrera. Eta larunbatean inor protagonista izan bazen, Larrabetzuko herritarrak izan zineten.
Ordu luzez euripean, bide kurtzeetan, anoa puntuetan, arranakaz animoak ematen, argazkiak ateratzen, lasterkariak txalotzen etabar aritu zinetenoi,
ESKERRIK ASKO
, bihotzez. Norbanako guztiok egin duzue posible eurtengo BHK Karraderan eguna.
Eskerrik asko, beste behin, borondatez, lanean aritu zaren larrabetzuar hori!
Elkartu gara lanerako. Baina gozatzea garratzitsua dela uste dugu Karraderaneko kideok. Eta indabada baterako gonbidapena luzatuko dizuegu berandu baino lehen!
Laster arte!
BHK Karraderan elkarteko kideak

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude