Larrabetzuarrok Lapurdin Korrikagaz

Kaixo.
Hau bialdu dauskue:

egunon lagunok

Pitike Pitikek egindako deialdiari erantzunda, hainbat larrabetzuarrek asteburua KORRIKAren atzetik emango dugu. Kilometro bat ere erosi dugu Lapurdin. Hona bertako arduradunek bidali dizkiguten argibideak:

Larrabetzuko taldea

Egun on,

Korrika lasterketaren 19. edizioaren karietara, Larrabetzuko taldeak lekukoa hartzea erabaki du. Zorionak ! Hona, zuen kilometroari buruzko informazioak:

Eguna: martxoaren 21a (larunbata)
Kilometro zenbakia: 503
Tenorea: 18:15ean (10 minutu lehenago etorri behar baita, Korrika 18:25ean pasako da)
Nun: Ibardin behereko bidegurutzean, “Délices d’Amatxi” okindegian

Bukatzeko, entsea zaitezte ahal bezainbat jende animatzen Korrikan parte hartzera ! Beste xehetasunik nahi bazenute, dei nazazue problemarik gabe.

Milesker eta laster arte.

Sébastien Castet
Gau eskolako permanentea

Pitike Pitikekook, larrabetzuar guztioi zabaldu gura dizuegu Ibardinera etortzeko gonbitea. Larrabetzutik ordu eta erdira baino ez dago, egunean bertan Korrika 15:30ean helduko da Lesakara eta egun pasa ederra egiteko atxaki ederra da.

Erduzie

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude