Kontzertua loroño auzoan #larrabetzu

Kaixo.

Hau da kulturbilgunetik bialdutakoa:

 

Kultura auzoetara

Aupa herrikideok

Bosgarren urtea beteko du irailean Larrabetzuko Kulturbilguneak eta elkartu ginenetik Larrabetzun kultura zelan, norentzat, noiz, non hausnartzen gabiz etenbarik. Hausnarketa horretatik dator Kultura auzoetara proposamena.

Urteotan konturatu gara kultur eskeintza, jai jakinetakoa salbu, Urian zentralizatzen dugula eta akaso ahalegina egin beharko genukeela auzoetan ere kultur ekitaldiak antolatzen, bai kanpotik ekarritakoak bai larrabetzuarrok sortutakoak ( herrian hamaikatxu sortzaile ditugu: musikariak, dantzariak, idazleak, bertsolariak, aktoreak…)

Petti ren kantaldia da gure lehen proposamena eta uste dugu Uritik kanpo bizi garen herritarrok ere proposatu beharko genukeela norbere auzoan zein kultur ekitaldiz gozatu gura dugun.

Halandaze,, bidali zuen proposamenak kulturbilgunea@gmail.com e-lbidera edo etorri gutako edozeinengana.

OHARRA: Euria dela-eta, gaurko kantaldia Ankapalu barruan izango da. Sarrera debaldekoa da.

20:30ean hasi eta 21:30ean amaituko da.

LOROÑO AUZOAN, Uztailaren 29an.

 

petti copia

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude