SABIN ARANA LOROÑOk egindako ikerketa lana #larrabetzu

Kaixo.

SABIN ARANAk egindako lana, Larrabetzuko udalaren web gunean, www.larrabetzu, irakurri ahal dogu.

LARRABETZUKO GARAPENA

banner_desarrollo_eu

Lehenengo kapituloa:

Agiri zaharren bidez egin dugu irudi hau, balizkoa beraz eta agian irudimen gehiegi erabili dugu baina eraikin jakin batzuk kokatzeko beharrezko ikusi genuen.

Lehen planoan Zugasti dar jauntxoen Sarriko dorrea eta bere aurrean Sarrikola deitua izan zen burdinola zaharra.

larrabetzu

 

 

Labairu historiagileak 1. alean … “… que el pais basco fue el que menos sintio la influencia de la reina y soberana del orbe es patente; pero no puede menos de reconocerse que hubo algo; que una porcion del solar basco (Nafarroa eta Arabaren zatia) “ se allo mas supeditada y como encadenada a la accion avasalladora de Roma….”. Ezin dugu pentsatu Larrabetzun Erromak eragin handia izan zuenik. Agian Bermeora bidean pasatu zirenekoa, baina zaila izango da arrastorik aurkitzea. Historiagile berak …(Zugastiko basoan, Lizartza zeritzon tokian eta iturriaren inguruan, XVIII. Gizaldian, txanpon batzuk aurkitu zituzten, agian erromatarraren aztarna. Morga Azkenaurreko hilarria erromatar izenarekin eta hauek izango lirateke aztarna bakarrak)

La legislacion Bizcaina se hizo para las tierras desparramadas, no conocio las villas. Sus republicas o anteiglesias eran los unicos organismos que existian afectas a los distritos que luego se llamaron merindades, como estas se hallaban engranadas al “batzarrak” comun o a la junta general.”

Larrabetzun oraindik igarri daitezke goian aipatzen diren baserri sakabanatu haiek. Uria berriz Euskal Herrian bizigune arrotza zen, beherago ikusiko dugunez arrazoi konkretuengatik egin ziren Uriak. ….

… Que havian de fuero, uso y costunbre, que por quanto todos los montes, usos y exidos son de los hijos-dalgo, de Vizcaya; et villa ninguna, no se puede hazer, ni la puede hazer el señor, ni a la tal Villa dar termino alguno, que no sea una en Vizcaya, sino estando en la junta de Guernica, et consintiendo en ello todos los vizcaynos….”

Beraz, bertoko biztanleria Hirien aurka zegoen, hala ere ez dute argitzen zergatik. Gernikako asanbladak azken erabakia eman behar zuela, baina garaian aiton semeek agintzen zuten Gernikako batzarrean beraz zaila zen Hiriak onartzea. Horregatik uste dugu Bizkaiko jaunek erabakiak ez zituztela Gernikara eramaten eta bere kabuz hartzen zituztela.

…. En estos pueblos (Villas) todo habia que organizar: Dresden el Alcalde (que la legislacion vizcayna no conocia ), hasta el molino o el horno que los nuevos pobladores estableciesen en el coto que se les demarcaba: … merinos, sayones, escribanos, prebostes que habian de intervenir en su regimen y gobierno, las reglas de la administracion de justicia local, las penas de los delicuentes, diezmos y patronatos que se concedian, celebracion de mercados, libertad de conpra y venta hasta de la cosa mas vil…. lo concedia el señor..” .

Une honetan esan dezakegu izan zela guk iraultza deituko duguna. Ordu arte “Leinuek” bakoitza bere lur eremuan jaun eta jabe agertzen bazen, jarraian Jaunak Hirien bidez boterea finkatzea lortuko du. Hirietan jarri ziren alkateak, aldi berean epaile ere baziren eta hau zuzenean Jaunaren legearen barne jarrita, baina alkate hauek XVII. mendearen hasierarazte Elizaldeko lurretan bere agintea ezartzeko arazoak izan zituzten.

(Labairuk ikerketa lan ikaragarria egin zuen, baina elizgizona zen aldetik, igarri egiten zaio bere sinesmena. Eritxoak emakeran edo historia interpretatzerakoan, bere batik batean baldintzatzen zuen. Noski bere garaian, erregeren jainkotasun jatorria zalantzan ez ei zen jartzen. Egian monarkiek mendeetan zehar egindako astakeriak justifikatzeko arazorik ez zuen aurkitzen. Boterearen alde egiten zuen baina susmagarri bihurtzen bada ere, bere bilketa lana onartzekoa da. Euskalariaren antzinako legea defendatzeari ere ekin zion, baina Gaztelako erregeren jainkotasun agindua zalantza jarri gabe. Halere bere lana oso interesgarria, nire uztean. Gazteleraz idatzi zuen, kultura ofiziala zalantzan jartzerik ez zitzaion burutik pasatu ere)

Milagarren urtean, zer ote zen Larrabetzu bezala ezagutu zen herria?, badakigu Larrabetzu bezalako biztanleria bizigunea bazela, baina nolakoa zen?. Tamalez ez daukagu ez agiri ezta aztarna zihaurrik zalantza gabe baieztatzeko. Halere aztarna urri batzuk kontutan hartuz eta ausardia apur batenaz balizko irudia egitera ausartu gaitezke.

Erromatarren agintepean V. menderatu hiritar biztanleria zen nagusi edo behintzat hala dirudi. Erromatarren inposaketak eraginda hain zuzen, herritarrek hirietan bizitzera behartuak ei zeuden. Halere ez dirudi Euskal Herrian eredu hori hain zabaldua zenik. Jakina da, nahiz eta orain Oarso (Irun), Iruña- Beleia (Gasteiz ondoan) eta Foruko Uriak nahiko aipatuak diren. Beti ere Erromatarren garrantzia absolutua aditzera emanez, gizakiaren izatearengan beraien eragina ezinbesteko eta bakarra izan balitz bezala. Hau da, beste herri bat, beste era batera garapenaren arduradun izan bazen, zerbait galdu dugulakoan. Inoiz ere ez dutelarik onartuko, beste herri dominatzaile batek agian gauzak hobeki egingo zituela. Erromatarren eragina urriak lotsa emango bagintu bezala, konplexuz hitz egiten dute batzuetan pentsatzaile batzuek. Geure txikitasunean ere edertasuna ikusten ez badakigu, mesede eskasa egingo diogu gizarteari orokorrean. Aniztasunak ez ote du merezi estimu gehiago?.

Inperioaren desagerpenean berriz Uriaren gainbehera eta biztanleriaren sakabanatzea ekarri zuela esaten dute. Halaxe izango zen baina erromatarren eragina Euskal herrian hain urria izanik, Uriko biztanleria ere bere kaxa izango zela eman genezake beraz, erromatarren garaian eta haien ondoren ere herri gehienek mendi-goietako edo malda erdiko plataformatan iraun zutela esateko moduan gaudela uste dugu. Gainera hein handi batean ganaduzaleak zirenez, nahiko ibiltariak izango ziren garai zaharretan.

Larrabetzuko biztanleria malda erdiko auzunetan bizi zen. Zarandona, Legina, Herkinigo, Loroño, Zugasti, Gaztelu … ziren Larrabetzuko herria osatzen zutenak eta bitartean betiko jauntxoaren dorrea ere bai.

Jauntxo bat besteen gainetik zegoen lantxo honetan igarriko den bezala. Zugasti arra zen Jaun Larrabetzun eta hainbat gizalditan gainera. Uria egiteko Bizkaiko Jaunari eskaera egin ziotenean ere leinu bereko bi izan ziren haien artean. Leinuen arteko harremanak ziren benetan agintea zutenak eta beraien ekonomia, lurra eta aberetan oinarritua batez ere. Bazen bai mairuen aurkako gerrate eta lapurretan zebilen zenbait jauntxo eta gizatxar. Jakina zeregin horrek nolabaiteko aberastasuna eta batez ere jauntxoaren ospea zekarren eta nolabait biztanleen artean giza ezberdintasuna ere sortu zuena. Musulmanen aurka Gaztelako edo Nafarroako erregeekin ari baziren, alde horretatik ere jauntxoek zer edo zer lortzeko beta izan zuten; hara hor bada Zugasti arren arrakasta. (Gartzia Salazar idazle historiagileak, handikeriak besterik ez du aipatzen jauntxo hauen arteko gatazkaren arrazoi bezala). Onartu beharra dugu, konkista jarrera gureganaino iritsi dela, baina ez menperatuaren onerako jakina.

Jauntxo honen ondoan beste leinuek ere bere arrakasta izan zuten, agian hauek penintsularen “errekonkistan “ arituak ziren eta zegokien ordaina lortu ere lortu zuten. Alaio arrak, gaur egungo sendiko fraide ikertzailearen esanetan, “Navas de Tolosako gatazkan izan ei ziren, pentsa dezakegu Zugasti arra haiekin eta hauek denak Bizkaiko Jaun Haro arrarekin joanak izan zirela.

Larrabetzun beste tokietan bezala, leinuekiko buruak hautatuak izan oi ziren, zaharrena, azkarrena, gudarako prestuena edo beste edozein baldintza taldearentzako komenigarri iruditzen zitzaiena. Beti ere defentsa eta erasoan ekiteko prestuena.

Bestalde, mairuen aurkako gudak leinuen egoera aldatzean nahiko eragina izan zuen, zeren eta zaldia eta arma zeuzkan edozein joan zitekeen haien aurka eta haiei ostutakoak beraien aberastasuna eta ospea ere ekarri zizkieten. Abereek eta lurrak ematen zuenetik at aparteko arrakasta zekarren ekintza horrek.

Baina, mairuen aurkako gudak urritu egin ziren eta jauntxoek euren handikeriak ez zituzten alde batera utzi nahi, hortik XIV. gizaldiko bandoen arteko gatazka izan zen. Ez dakigu noraino baina agian erbestean ikusi zuten eredua inposatu nahian edo izango zen, ezen bandoek bitan banatuak baitzeuden, biek ere botere osoa nahi zutelarik. Baina beste era batera ere uler daiteke, hau da leinu bakoitzak bere aldetik Bizkaiko Jaunaren aurrean boterea azaltzeko handikeriaren beharra zela eta hori besteei erasoz lortu nahi omen.

Dena dela, horrek ez zekarren berez inolako aberastasunik eta handikeria mantentzearren bazen ere, beste bide bat aurkitu nahian, batzuk Uriak sortzearen aldekoak agertu ziren eta Bizkaiko Jaunaren laguntzaz lortu ere lortu egin zuten. Baina ahaztu barik, Jaunaren interesa ere hortik zihoala. Jauntxoek, Jauna beraren antzera ikusten zuten bere burua. Horregatik Bizkaiko Jauna bera ere Leinuen asanblada (Batzar Orokorra) menpera ezinik zebilen, Uriak sortzean berriz, aipatutako jauntxoek, Urietan behintzat agintea utzi beharrean aurkitu ziren. Baina batzuek, Zugasti arra tartean erregeren boterearen aldeko ikusiko dugu.

Larrebetzuko Zugasti ar leinukoek alde bietara jo nahi izan zuten, baina XIV. gizaldiaren azken laurdenean Bizkaiko Jaunaren alde jo zuten, hortik aurrera Zugasti arrek Bizkaiko foru alkate izango ziren belaunaldiz belaunaldi. Baina zergatik jo zuen Zugasti arrak Jaunaren alde?. Hau erantzuteko 1376. urtean jarri beharko ginateke, hau da On Tello hil ondoren Enrike II.ak, Gaztelako errege zenak, Bizkaiko Jaurgoa bere semea zen Juan I. aren esku utzi zuen edo izendatu egin zuen, (bere amarengandik zetorkion ondoretza, Lara arrengandik) baina hala ere orduan errege zen Enrike boteretsuak onartu ez balu, ez zen inolaz ere Bizkaiko Jauna izango. Kontuan izan behar da, aspaldian Jaurgoa Gaztelako erregeek bortzaz lortzen zutela, eta bertoko Batzar Orokorrak ezin zuela benetako aurkakoa egin, onartu besterik ez. Juan infantea bere aldetik gaztea izanik, aholkulariek zituen (apezpiku eta artzapezpiku) erdi aroko botere faktikoak eta hauen aholkuz herri batzuen eskaerak onartzera iritsi zen. (Larrabetzu, Mungia eta Errigoiti)

Zugasti ar bi agertzen dira Jaunarengana eskaera egiten jo zutenen artean. Ugalde arra eta Amarika arra lagun zituztelarik, (agian gehiago baina ez dira aipatzen beraien izenak). Hauexek dira beraz herri-itunean agertzen direnak, baina pentsa dezakegu gehiago ere izango zirela. Baina zer dela eta joan ziren hauek eskaera egitera?. Oso aipatua da eta nolabait ere horrela esaten du itunak eta izango du bere arrazoia, zeren eta esandako bandoetako gatazkak ez zuen batere bizimodua errazten inguru hauetan. Halere hobeto asaldu nahiko genuke.

Une hartan kokatzen dugu hein baten iraultza deitu dezakegun garaia. Indar hidraulikoaren garapena ekarri zuen aldaketa eta haien artean Larrabetzun Hiribildua sortzearena. Dirudienez Zugasti arrek argi ikusi zuten bere ondasunen garapena, bai errota eta bai burdinolen ugazaba agertzen direlako. Herri-itunean uraren aprobetxamendua agertzen da aipatua eta lur eremu hauetan uraren aprobetxamendua argi dago, indar hidraulikoarena zela.

Guk agiria hainbat aldiz irakurri dugunez, ondoko ondorio hauexetara iritsi gara; mairuengandik lortzen zen irabazia agorturik, beraien arteko lapurretak ez zuen ezer konpontzen eta azkarrenak Gaztelako erregearen inguruan kokatu ziren baina horretarako ondasunak ere behar ziren eta hori burdinolen bidez lortu ere bai. Halere, nahiz eta jauntxoak uriko legeetatik aparte biltzen ziren, gehienetan haren alde ere egiten zuten, zeren eta Uria Gaztelako errege boteretsuaren aginte zuzenean egokeran, bere inguruko, ondasunak ere seguruago zeudekeelako. Kontraesana badirudi ere Zugasti arrak hala jokatu zuten. Zergatik beraz erregek onartu holako jarrera? bada argi dago burdina oso beharrezkoa zuela gudarako, ontzigintzan, azken baten bere interesak zaintzeko baina baita lurra lantzeko tresnak egiteko ere. Horregatik Jaunaren boterea leinuengan nahikoa eskasa bazen ere, Uriaren bidez bere presentzia gehitzen zuen. Ez dugu ahaztu behar bestalde burdinolak Uri tik kanpo baziren ere, burdina lantzen zuten arma egileek edo tresna egileek gehienetan uriko errementerietan ari zirela, Larrabetzun garai hartan lau errementari sortu ziren.

Elizalde

Elizalde deitzen duguna izango dugu beraz, Larrabetzu edo Medel eta Zeledon ama-eliza (yglesia matriz) inguruan antolatu zen herria. “Elizalde” hitzak berak esaten digun bezala inguruan biltzen ziren baserritarren batzarraren bidez antolatutako biztanleria zen, lurralde jakin baten jabe edo eskubidedun sentitzen zena. Ari garen garaian herri multzoak kristau erlijioa jadanik barneratua zuen, horregatik eliza batzar leku ere bihurtu zen. Baina demagun arteragoko erlijioak ere zeresana izan zuela nonbait sistema horren eraketan.

Badirudi Goialdeetako auzoak zirela antzinagoko biztanle guneak. Legina, Barrenetxe eta Erkinko (Herkinigo), Zarandoa (Zarandona), Loroño, Zugasti eta abar. Gaztelu auzoa ezin dugu ahaztu ezen garai honetan malda erdiko auzoa bihurturik bazegoen ere arteragoko garaietan mendi gailurreko biztanle gunea izan zenaren susmoak baditugulako.

Erdi aroan ere goialdeetan jarraitu zuten bizitzen Larrabetzun gorago esan dugunez, malda erdiko plataforma edo zelaietan. Larrabetzu bezalako lurretan malda erdiko plataforma horietan bere abere zaintzaz gain bai garia, artatxikia, eta zenbait barazki, fruitu zuhaitzak tartean nekazaritzan arituz atera zutela bizimodua esan genezake. Ganadua goiko lurretako korta (“sel” edo baso-korta, bakoitzari zegokion baso zatia) larretan elikatuz. Jakina udako belarra oso interesgarria zela mendi garaietan. Demagun berton Bizkargikoa oso larratze ona zela, mendi gailurretakoa hain zuzen. Are gehiago Salbada zerra ingurua edo Gorbeiako zelaietan hazten zen belarra. Agirietan oinarriturik esango dugu, Larrabetzuko behiak udan Gorbeiako maldatara bidaltzen zituztela, baina oraindik hurbilago dugun eredua, hogeigarren mendearen lehenengo partean, Gaztelutxuko baserritar batek (Lorentzok) esan zigun bezala, (berari ere bere amak esandakoa) behiak uda partean mendi hartara (Gorbeia) bidaltzen zituztela, gainera esan zigunez: “ganaduak negua sumatzen zuenean bere kabuz hartzen zuen etxerako bidea”.

Negua ostera, zenbat eta itsasorago leunagoa zen eta ganadu zaintza egiteko erresagoa. Horregatik Uria sortu aurretik, goialdeetako biztanleriak osatzen ohi zuela Larrabetzu deritzogun lurraldea esan dezakegu. Toki horretan eliza eraiki zuten eta kristau garaia hasieran goialdean egon bazen ere (Justo eta Pastor baseliza gero San Xalbador deitua izan dena), gerora biztanleriak eliza beheko aldean eraiki zuen. Guk sumatu dugunez, eliza hori bere monasterioaz eraikia izan zen, beste tokietan egin zen eran.

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude