Denbora aurrera doa… #larrabetzu

Kaixo.

Hemen gutuna:

Iñigo Gaztelu.

Larrabetzuko alkatea

twiter: @igaztelubilbao

facebook: urkulu

142 egun pasa dira eta atzera begira jarri naiz. Azken  hilabeteetan egindakoa aldizkarietan, sare sozialetan edo www.larrabetzu.eus orrialdean irakurri ahal dozuez. Hemen azalduko dudana nire ikuspuntu pertsonala da.

Nire buruan  sentsazio desberdinak ditut eta sarritan kontraesanak ere bai.

ILUSIOA: Nire ingurura begiratu eta lan asko egiten gabizela nabaritzen dot eta lanak bete emaitzak ematen dituela. Emaitzak lortzeak lanean jarraitzeko indarra emoten dosku eta gure motorrak martxan mantentzen ditu, egindako lanak zerbaitetarako balio duela ikusten dogulako. Hala ere, egia da beti ez dala posible izaten lortutako fruituak ikustea eta beste batzutan, lortzen doguna ez da hasieran uste genuena, baina beti jarraitu dogu eta jarraituko dogu lanean.

ITXAROPENTSU. Ia 4 urte ditugu aurretik ( bueno 3 urte eta 7 hilabete) eta legengintzaldi honetan Larrabetzuko etorkizunerako zutabe garrantzitsuak jarriko dira. Ziur nago. Baina hau ez dago nire eskuetan bakarrik; herri guztiaren eskuetan dago. Eta hau posible egiteko denok egin behar doguz ahaleginak, aurreiritziak, alderdikeriak eta interes pertsonalak albo batera utzita. Norbere burua ispiluan begiratzea ondo dago, baina ingurura begiratu, besteen ikuspuntua entzun eta herria gure interesen gainetik jarri behar da horretarako. Eta gai horretan, nik argi daukat nigandik hasi behar nazela. Itxaropentsu nago honetarako gogoa dudalako eta posible ikusten dudalako.

NEKATUTA. bakarrik  145 egun pasa dira, ez da posible nekatuta egotea!! … Alkatea izatea 24 orduko lana da. 24 ordu egunero, eta astean zazpi egunez. Honela izango zela espero nuen eta ez nau ustekabean harrapatu. Baina egia da batzutan etxera oso nekatuta iristen nazela. Burua topera,… Baina hau jakin dot eta azkenengo 25 urteetan ardura lanetan ibili naz eta badakit zer den hau. Eta badakit zelan indarrak berreskuratzen. Ingurukoen pazientzia eta laguntasuna ere eskertu behar dodaz. Eskerrik asko!

DESENGAINATUTA. Nire lanaren atal batean desengainatuta sentitzen naz, hain zuzen ere oposizioagaz ditugun harremanetan, baina ez ez egunerako jardunean. egunerokotasunean PNVgaz harremana ona eta urbila da eta orokorrean ez dago arazorik. PNVren taldea, jende desberdinagaz osatuta dau. Eta horrela izan behar da. Gure taldean ez gara denok berdinak, zorionez.  Nire ustez, arazoa batzar ofizialetan dago. Ez dakit zergaitik, baina batzuen helburua “espektakulua” edo “sentar cátedra” dela uste dot. Inora ez doazen eztabaidetan sartzen gara eta batzarra amaitzen dogunean, sentsazioa txarrak edukitzen diguz. Gure taldean honetaz berba egin dogu eta erabaki dogu ez dogula denbora gehiago galduko eztabaida antzuetan, inora ez doazen eztabaidetan. Gure helburua herrigintza egitea da eta bide hau oposizioagaz batera egin nahiko genuke. Oposizioko norbaitek herri a ez badu bere sentitzen  bere arazoa da.  Denbora aurrera doa eta seguru nago arazo hau konponduko eta bideratuko dogula.

Amaitzeko, esan behar dot LARRABETZUKO ALKATEA izateaz  oso harro sentitzen nazela. Herritaraki entzutea, beraiekin berba egitea eta arazoak ahal direnean konpontzea benetan zoragarria dela. Hau da bidea eta hemen jarraituko dogu.

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude