Noticias del último pleno municipal #larrabetzu

Kaixo.

Pasadan astean egindako plenoaren informazioa:

LARRABETZUKO PNVren blogan:

…………..

 

 

LARRABETZUKO EHBILDUren blogan irakurrita:

Lehenengo gaia EHBILDUk euskara ikasi nahi duten larrabetzuarrentzako diru-laguntza baten inguruko ordenantza berriaren proposamena izan zen. Diru-laguntza horrek udal euskaltegian eta AEKn ikasi nahi duten ikasleen matrikularen kostua parekatzea du helburu. Ordenantza honek, beste batzuen artean, Larrabetzun ikasten duten 24 auzokideri eragingo die, matrikula eta ikasturtearen ordainketarako izango baitute diru laguntza. Urteko kostua 2.000 € inguru izango da. Honelako laguntzak beste udal batzuetan ere ematen dira, tartean EAJ-PNVren alkatetza duten Leioa eta Getxon; baina Larrabetzuko EAJ-PNVk ordenantza honen kontrako botoa eman zuen eta EHBIDUren botoekin onartua izan zen.

 larrabetzuko ehbilduren  azalpena

Bigarren gaia EHBILDUk aurkeztutako datorren urterako Tasa eta Ordenantza Fiskalak izan zen. Proposamenean gai honekin egindako herri batzarrean parte hartu zuten auzotarren ekarpenak eta posta elektronikoz egindakoak sartu ziren. Aldi berean, oposizioko taldeak Ogasun Batzordean egindako bat ere agertzen zen. EAJ-PNVk kontrako botoa eman zuen eta beste inkoherentzia batzuen artean kiroldegiaren erabileragatiko tasaren beherakada proposatu zuten idatziz, nahiz ez izan hori Udal Bilkuran azaldutakoa.

Azkenik, EAJ-PNVk idatzi bat aurkeztu zuen “Bizi Larrabetzu” udal aldizkaria kritikatu eta bertan behera uzteko edo bestela, argitaratzeko irizpideak aldatzea proposatuaz. EHBILDUk gardentasuna eta komunikazioa bere lanaren oinarria diren uste sendoa berretsi zuen eta “Bizi Larrabetzu”ren formatua konfirmatu eta EAJ-PNVri eskatu zion behingoz hasteko herriarentzat lan egiten eta gonbitea egin zion aldizkariaren edukia landuko duen lantaldean parte hartzeko. EAJ-PNVk ez zuen erantzun.

BIZI LARRABETZU ALDIZKARIAREN ALDE

Bi ordu baino gehiago iraun zuen Udal Bilkurak EAJ-PNVren zinegotzien aldetik hainbat desegokikeria izan zuen. Ez dituzte proposamenak dagozkien Batzordeetara bertan eztabaidatzeko eramaten eta Udal Bilkurara joaten dira udal jarduera oztopatzeko asmoaz.

EHBILDUko udal taldetik uzte dugu egoera honek ez dakarkiola ezer onik herriari. EAJ-PNVk udal bilkuretan sortzen dituen eztabaida antzuek egin beharko luketen eta egiten ez duten lana ezkutatzeko dira, eta ez du jarrera horrek herria egiteko dugun adorea eta ilusioa kenduko.

AEKEl pasado miércoles 28 se celebró el Pleno Ordinario de octubre.

En el primer punto EHBILDU presentó una nueva ordenanza donde se equiparan las ayudas económicas a los vecinos y vecinas de Larrabetzu que estudien euskara en el euskaltegi municipal y los que lo hagan en AEK. Con esta ordenanza los y las 24 vecinas que estudian euskera en Larrabetzu, entre otros, se beneficiarán de nuevas ayudas para el pago de la matrícula y el curso. Se calcula que el coste anual supondrá unos 2.000 €. Este tipo de ayudas ya se dan en municipios gobernados por el PNV como Leioa y Getxo, entre otros, pero EAJ-PNV de Larrabetzu votó en contra de la ordenanza, que fue aprobada con los votos de EHBILDU.
En el segundo punto, EHBILDU presentó la propuesta de las Tasas y Ordenanzas Fiscales para el………

LARRABETZUKO EHBILDUren blogan irakurri dena..

…………………..

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude