Hauteskundeak 2015 #larrabetzu

Kaixo.

Hemen dato batzuk:

                                 2015       –       2011: 

LARRABETZU

  • BOTOAK:      1.216   –     1.213

 

  • ehbildu  -76 boza (551 – 627 =  %88).

                              Euskal Herrian:   -116.031    (15/11=  %65 )

  • PNV    -55  boza ( 407 – 462 =  %88)

                             Euskal Herrian:   -22.732      (15/11 = %93 )

  • PSE   -20
  • PP   -4
  • PODEMOS:  + 165

 

grafikoa

TXORIERRI: 

         AIKOR:

Ahal Dugu, Txorierrin boza gehien jaso duen bigarren alderdia
2015ko Abenduak 21 – aikor
EAJk 4.713 boza jaso zituen atzo Txorierrin, Espainiako Kongresurako hauteskundeen haritik. Lehenengo alderdia izan da gure eskualdean eta zehatz-mehatz 1.051 boza lortu ditu Derion; 407, Larrabetzun; 640, Lezaman; 696, Loiun; 1.156, Sondikan; eta 763, Zamudion.
.
Estatuan eta Euskadin gertatu den bezala, Ahal Dugu alderdiak emaitza arrakastatsua eduki du gurean ere bai, eta boza gehien jaso duen bigarren alderdia izan da: 2.546 boza. Derion, 939 boza lortu dituzte; 165, Larrabetzun; 267, Lezaman; 243, Loiun; 567, Sondikan; eta 365, Zamudion.
.
EH Bilduk 2.085 boza eduki du eta hirugarren alderdia izan da. Derion 399 boza eduki ditu; 551, Larrabetzun; 292, Lezaman; 142, Loiun; 317, Sondikan; eta 384, Zamudion.
.
PSE-EEk 1.079 boza eskuratu ditu: 577, Derion; 19, Larrabetzun; 64, Lezaman; 55, Loiun; 201, Sondikan; eta 163, Zamudion.
Bestalde, PPk 853 boza lortu ditu: 282, Derion; 26, Larrabetzun; 61, Lezaman; 161, Loiun; 227, Sondikan; eta 96, Zamudion. Ciudadanos alderdiak 355 boza eduki ditu: 133, Derion; 15; Larrabetzun; 37, Lezaman; 46, Loiun; 92, Sondikan; eta 32, Zamudion. Azkenik, IU- UPeC koalizioak 213 boza eskuratu ditu: 105, Derion; 16, Larrabetzun; 9, Lezaman; 21, Loiun; 39, Sondikan; eta 23, Zamudion.
Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, alderdi guztiek galdu dituzte bozak. Esate baterako, EAJk 5. 398 boza eduki zituen Txorierrin 2011. urtean; EH Bilduk, 2.600; PSEk 1.595; eta PPk, 1.306. Estatuan gertatu den bezala, Ahal Dugu eta Ciudadanos alderdiak egoteak eragina eduki du bozen jaitsiera horretan, ziur asko.
Euskadiko emaitzari dagokionez, Ahal Duguk boza gehien lortu duen alderdia izan da, baina eserleku gehien EAJk eskuratu du. Zehatz-mehatz, EAJk sei eserleku lortu ditu; Ahal Duguk bost eserleku; PSEk hiru eserleku; EH Bilduk eserleku bi; eta PPk eserleku bi. Estatu mailan, PPk 123 diputatu eskuratu ditu; PSOEk 90; Podemos alderdiak 69; Ciudadanos alderdiak 40; ERCk 9; DL 8; EAJk 6; IUk 2; EH Bilduk 2; eta CCA-PNCk 1.

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude