Malen Amenabar irabazle, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko azken saioan #LARRABETZU

Kaixo.

http://bizkaie.biz

Getxoko Fadura kiroldegian jokatu da Udabarriko Faseko azken kanporaketea eta, giro ederrean jokatutako saioan, Malen Amenabar larrabetzuarrak lortu ditu punturik gehien. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udagoieneko Fasean parte hartuko daben 30 bertsolariak nortzuk diran erabagita dago.

MalenAmenabar_2016_mai_22_content

Epaileek 183 puntu emon deutsiez Malen Amenabarri Getxoko saioan. Horrenbestez, saioa irabaztea eta txapelketako hurrengo fasera sailkatzea lortu dau. Haren atzetik, bigarren izan da Inazio Vidal, 175,5 puntugaz. Hirugarren lekuan Igor Menika geratu da, 173,5 puntu batuta.

Atzerago geratu dira Julen Erezuma (169,5), Joseba Barandiraran (169) eta Aitor Ruiz (133,5). Zihara Enbeita izan da saioko gai-jartzailea eta epaimahaian honeek egon dira: Jon Jaio, Leire Etxebarria eta Mirari Azula.

Getxoko saioa Udabarriko Faseko azkena izan da. Horrenbestez, hurrengo fasean egongo diranen behin betiko zerrendearen barri emon dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak. Txapelketako Udagoieneko Fasean 30 bertsolarik parte hartuko dabe.

Horreetatik bost, aurreko urteetan finalista izandakoak dira eta ganerako 25ak Udabarriko Faseko puntuazino onena lortu dabenak. Zuzenean Udagoieneko Fasean egoteko eskubidea daukie aurreko edizinoetako finalistek, baina aukera hori daukienen arteko gehienek ez dabe txapelketan izena emon. Apuntau diran bostak Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Ibon Ajuria, Eneko Abasolo Abarkaseta Peio Ormazabal dira.

Udabarriko Fasean puntuazinorik onena lortu dabenak eta, beraz, udagoienean txapelketan segiduko dabenak, honeek dira: Imanol Uria, Nerea Ibarzabal, Arrate Illaro, Joseba Artza, Malen Amenabar, Garikoitz Sarriugarte, Mikel Goiriena, Ander Elortegi, Peru Vidal, Aitor Bizkarra, Inazio Vidal, Mikel Retolaza, Igor Menika, Iñaki Iturriotz, Txaber Altube, Julen Erezuma, Joseba Barandiaran, Arkaitz Zipitria, Josu Landeta, Eneko Arrate, Beñat Vidal, Txaber Ormazabal, Beñat Romero, Aissa Intxausti eta Paule Ixiar Loizaga.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude