bizkaibus eta ibilbide berria #larrabetzu

Kaixo.

Sarean ikusita. Ehbilduren posta bizkaibusen ibilbide berria  eta PNVren komunikatuari buruz.

 

 

Ez dugu ulertzen “Larrabetzu-Galdak unao-Bilbo” ibilbidea egiten duen autobusaren geralekuak eta ibilbidean izango diren aldaketak direla PNVk herrian zabaldu duen azken panfletoa.

Larrabetzuko Udaleko Gobernu Taldea, 2013 urtean onartu zen Mugikortasun Plana garatzen ari da, eta garraio publikoari dagokionez ondoko hau planteatzen du:

AUTOBUSA:

Planak autobusei dagokionez, eta kaletegian proposatzen diren aldaketengatik, Lehendakari Agirre kaletik ez igarotzea proposatzen du. Erletxetatik datorren autobusa, Aretxabalgana erreka eta Uriaren tartean irekiko den bidetik joan beharko da.

AGIRRE LEHENDAKARIA KALEA:

Kale honetan, Larrabetzuko Uriko aldaketa nabarmenena proposatzen da. Kale zati honetan herritarren jarduera garrantzitsuak ematen dira (eskola, polikiroldegia, e.a.), eta inguruan taberna eta komertzioak daude.

Jarduera hauek indartu eta bermatu nahi dira, oinezkoen guneek kalea literalki okupatuz, horretarako zeharbide naturalak plaza-egitura hartuko dutelarik. Errepideak norabide bakarra izango du autoentzako, 5 km/or abiadura bermatuz zati honetan.

Helburua kotxeak ahalik eta gutxien eta astiroen pasatzea da, baina ez debekatzea. Horretarako, hiru neurri mota hartu behar ditugu:

-Neurri Fisikoak (erreien estutzea, bidearen sigi-sagak eta sortzen diren oinezko plazatxoen igo-jeisteak).

-Neurri psikologikoak (galtzadan kolore tratamenduak, galtzada alboan landaretza ugaritzea, hiri altzaritza erreira hurbiltzea…).

-Erabilpenezko (de uso) neurriak (galtzadaren inguruko altzaritza jendeak erabiltzean, sortzen diren plazak umeek okupatzean, sare ezberdinen lehentasunak trukatzean…)

Emango den lehenengo pausua trafiko astuna Agirre Lehendakaria Kaletik ateratzea izango da. Bizkaibuseko autobusa kale horretatik ateratzeak eskola, frontoia eta Gure-Etxea inguruko arriskua gutxitu egingo du.

Ondorengo pausua, Agirre Lehendakaria eta Gorbea kaleak berrantolatzea izango da.

PNVk ez du ezer aipatzen duela 3 urte onartutako planaz. Aldaketa hauek publiko egin zirenetik hilabeteak pasatu dira, eta orain, dena erabakita dagoenean, egiten dute proposamen bat…

Egiten duten eskaerari erantzunez, herriko kaskoan alde batetik bestera dauden distantziak ez direla handiak esan behar dugu, eta herri barruan autobus geltokietara heltzeko bideak ondo markatuta eta oinezkoak ibiltzeko egoera onean daudela. Agirre Lehendakaria kalerako planteatutako aldaketak, bertatik orain egunero pasatzen diren 30 autobusak eskola eta frontoi inguruan sortzen duten arriskua desagerraraziko du. Aldaketak sortuko duen onurak uste dugu frontoiko geltokia herriko beste gune batetara eroateak sortuko duen kaltea konpentsatzen duela.

PNVri esan behar diogu, herritarrek, lan egiteko orduan seriotasun pixka bat eta egoeraren ezagutza gehiago erakustea merezi dutela. Herriak gehiago merezi du!.

Larrabetzuko EH Bilduk herriaren alde lanean jarraituko du, eta benetan eskertu egiten ditugu udal jarduera hobetzeko herritarrengandik jasotzen diren aportazio guztiak.

Agirre Lehendakaria

A que juega el PNV?

No entendemos el último panfleto del PNV sobre el cambio del recorrido y paradas del servicio de Bizkaibus “Larrabetzu-Galdakao-Bilbo”.

EH Bildu Larrabetzu, sigue trabajando por el pueblo. Como ya se dijo durante la campaña electoral, el desarrollo del Plan de Movilidad de Larrabetzu aprobado en 2013, es uno de los principales objetivos del Equipo de Gobierno. Entre las propuestas recogidas en este plan, se encuentra sacar el tráfico pesado de la calle Agirre Lehendakaria, incluido el servicio de transporte público de Bizkaibus.

En el panfleto hecho público por el PNV, no dicen que los cambios estaban aprobados hace 3 años y anunciados hace meses. Esperan a que esté todo en marcha para hacer una propuesta en el último momento.
Debemos decirle al PNV que creemos que el pueblo de Larrabetzu se merece un poco más de seriedad y más conocimiento de la realidad a la hora de realizar propuestas.

El Plan de Movilidad aprobado es un objetivo a largo plazo, que requiere que se vayan dando pasos con el objeto de mejorar el tráfico y la movilidad en el pueblo. Este año el Ayuntamiento ha abierto al tráfico la calle Errekondo en aras de mejorar la calidad de vida en el centro urbano. El siguiente paso a dar es retirar el tráfico pesado (autobuses y camiones) de la calle Agirre Lehendakaria. Esta zona es un punto de riesgo, donde se unen la escuela, la zona infantil de juegos, el frontón y Gure Etxea. Con la nueva ruta propuesta para Bizkaibus, se evitará el paso de 30 autobuses diarios por la mencionada zona.

Desde EH Bilbu consideramos que las distancias en el casco de Larrabetzu son lo suficientemente pequeñas como para que el cambio propuesto no suponga mayor trastorno al vecindario del municipio. La mejora que supondrá la retirada del tráfico pesado de la calle Agirre Lehendakaria superará con creces el posible trastorno que ocasione el traslado de la parada del frontón.

Posteriormente, se procederá a reorganizar el tráfico y los aparcamientos en las calles Agirre Lehendakaria, Gorbea e Iturriokoetxe.

EHBILDU de Larrabetzu sigue trabajando y agrade las numerosas aportaciones que realizan los vecinos y las vecinas para mejorar las actuaciones municipales.

Eskerrik asko y no dudéis en seguir trasladándonos vuestras sugerencias y aportaciones.

J

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude