Lan eskaintza #larrabetzu

Kaixo

https://www.facebook.com/larrabetzun/  irakurrita

LAN ESKAINTZA
INSTITUTUKO EUSKARA BATZORDEAREN DINAMIZATZAILEA
Institutuko DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin euskara batzordea osatuko da eta
urritik maiatzera bitartean astero elkartuko da euskararen erabilera eta kultur
ekintzak bultzatzeko asmoz. Bilerak astearte arratsaldez izango dira arratsaldeko
15:15etatik 16:45etara.
Talde horretan dinamizatzaile lana egingo duen gazte bat behar da.
Lan horretan interesaturik dauden gazteei formazio ikastaro bat eskainiko zaie
irailaren 21ean eta 22an (asteazkena eta osteguna) arrastiko 19:00etatik
20:30era.
Ondoren gazte horietako bat aukeratuko da lan hori bete dezan. Beste
partaideak lan zerrendan geldituko dira ordezkapenak egiteko.
AUKERAKETA ERIZPIDEAK
1. Formazio ikastaroan parte hartzea (ezinbestekoa)
2. Euskara maila ona ahoz zein idatziz (ezinbestekoa)
3. Institutuko ikasle ohia izatea (lehentasuna)
4. Hezitzaile izateko ikasketak
5. Talde dinamizatzaile izanaren esperientzia
6. Teknologia berrien erabilpena: blog, web, bideo edizioa…
IZEN EMATEA
EPEA 2016ko irailaren 16a
NOLA Bidali zuen curriculuma normalkuntza@txorierribhi.com helbidera.
OHARRA:
Gutunean jarri zure emaila
eta telefono zenbakia. Onartua bazara
zurekin harremanetan jarriko gara.
Bestelako argibiderik behar baduzu, deitu lasai telefono honetara 944543258

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude