Pirritx, porrotx eta marimotots #larrabetzu

Kaixo.

Abenduak 13, asteartea, 18:00etan frontoian.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeko ikuskizun berria (TIPI-TAPA, KORRIKA!)  abenduaren 13an Larrabetzuko frontoian izango dugu Txinpasmendi Guraso Elkarteak antolatuta.

Larrabetzukoentzak eta Morgako eskolako umeentzat sarrerak  Angulerin salgai egongo dira azaroaren 14tik agortu arte.

Beste guztientzat sarrerak salgai egongo dira azaroaren 17tik agortu arte.

Prezioa 8 eurokoa da. Bi urte beteta ez duten umeek ez dute ordaindu behar, baina ezin izango dute aulki bat okupatu: bere guraso baten altzoan egon beharko dute. Gehienez, pertsona bakoitzeko 4 sarrera salduko dira.

Ikuskizuna 18:00etan izango da. Frontoiko atea 30 minutu lehenago zabalduko da.

Badakizu… abenduaren 13an erdu Larrabetzuko frontoira Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin disfrutatzera

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude