Udalbiltzako Partzuergoan sartzeko proposamena eztabaidatuko da hurrengo Udal Bilkuran #larrabetzu

Kaixo.

http://larrabetzu.ehbildu.eus/ en irakurrita:

Udalbiltzako Partzuergoan sartzeko proposamena eztabaidatuko da hurrengo Udal Bilkuran

 

Martxoaren 29an egingo den Ohiko Udal Bilkuran, Larrabetzuko Udalakudalbiltza
Euskal Herriko erakunde bakarra den Udalbiltzako Partzuergoko partaide izatea eskatzen duen  mozioa eztabaidatuko da, EHBilduren eskariz.

Udalbiltza Partzuergoak, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Pirinio Atlantikoko Departamenduaren Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako herriko etxeen arteko elkarlan instituzionala sustatzea du xedea, aipatu entitatek bereak dituzten konpetentziak garatuz.

Udalbiltzak izaera juridiko publikoa du. Partzuergoa da. Finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau. Bere estatutuek jasotzen duten bezala, partzuergoak mugaz bi aldekoa izateko borondatea du, nazioarteko itun eta Europar legerian oinarrituta; bereziki 1995eko martxoaren 10eko Baionako itunean, zeinaren arabera Frantziar Errepublikako udalek bat egin dezaketen Partzuergo honekin.

Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusiak. Horretarako, lehenago aipatutako hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza dinamikak bultzatzen ditu, Euskal Herriko jendartearen dinamismo handiko espresioak diren eragileak ere aintzat hartuz.

Honako puntu hauetan laburbil daitezkeen garapen estrategiak landu eta baliatuko ditu:

  • Eskualdearen garapen ekonomiko eta soziala lortzeko beharko diren ekintzak planifikatu eta betetzea.
  • Elkartutako erakundeen ekimenak kanalizatu eta bultzatzea.
  • Jarduera ekonomikoa erraztuko duen gizarte eta zerbitzu ingurune baten bultzatzea, garapen jasangarria delakoaren parametroen barnean, zeren eta kolektibitatearen aldetik garapen jasangarriaren aldeko jarrerak eta zerbitzuen sektorearen prestaketa egoki eta modernizatu batek bakarrik segurtatzen baitute hazkundea lortzeko marko egokia.
  • Ekonomia, gizarte eta kultur eragile guztien parte-hartzea lortzea gaur egungo arazoen konponbide bateratuko prozesuan, agente horiek Euskal Herriaren etorkizunari buruzko gogoeta eta diseinua egiteko prozesuan konprometiaraziz.
  • Ekimen publiko eta pribatuekin elkarlanean jardutea, elkartutako erakundeen edo hauekin batera jardun dezaketenen lurraldean egiten diren jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko.
  • Partzuergoaren funtzionamendurako eta bertatik sustatuko diren jardueretarako beharko dien finantzaketa kudeatzea.
  • Euskal Herriko gizartea bere garapen interesei lagun diezaioketen arazo, baliabide, ekintza eta proiektuei buruz sentsibilizatzea.
  • Kudeatzen diren jarduerekin loturarik izan dezaketen edo kontsekuenteak izan daitezkeen jarduera guztiak egitea.

Xede horiek gauzatzeko asmoz, Udalbiltza partzuergoak ekintza ezberdinak burutzen ditu programaz programa, Partzuergoko kideak diren udalekin zein elkarlanerako hitzarmenak sinatzen dituzten beste udal, eragile sozial, erakunde publiko edo pribatuekin.

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude