Pilota partiduak #larrabetzu #olarreta

Kaixo.

Olarretako lagunak bialdutakoa:

Asteburu mamitsua Larrabetzun Olarretako neska-mutilentzat.
Palan, Bizkaia Cup-eko finalaurrekoak, Larrabetzuko txapelketaren hasiera, umeen narruz zein gomazko azken jardunaldia, final 1/4etako atarian.
Eskuz, banakako ligak aurrera darrai, gure neska-mutilak paper ona betetzen dabiltzalarik.
Azpimarratzekoa, GRAVNI txapelketako hiru finaletara heldu direla gure neska-mutil palistak. Finalak GASTEIZen jokatuko dira larunbat arratsaldean (mutilena) eta igande goizean (neskena). Zorte on eta disfrutatu!
Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude