Udal aldizkaria kalean #larrabetzu

kaixo.

www.larrabetzu.eus

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da

Udalak argi dauka biztanleen parte hartzea bultzatzea lehentasunezko kontua dela. Larrabetzuar guztiek udal erabakietan eta euren etorkizuna erabakiko dutenetan parte hartzeko aukera eduki behar dute. Larrabetzuko GURE ESKU DAGO herri plataformak berriro erakutsi digu herriak bere etorkizuna ebatzi nahi duela, horretarako aukera izanez gero.

Halaber, herriak eguneroko kontu txikietan ere hitza izan behar duela uste dugu. Lehen urrats bat emango dugu herriari hitza emateko bidearen adibide gisa. Aldizkari honetan abian jarriko dugun prozesua zein den irakurri ahal izango duzue.

Bestalde, HIRIX plataforma digitala aurkeztu gura dugu. Beste urrats bat zuongana guztiongana teknologia berrien bidez heltzeko. Parte hartzea bultzatzeko lehen urratsa gardentasuna da. Aplikazio mugikor honen bitartez, udala – herritarrak – udala moduko harreman bat zabaldu nahi dugu. Hasieran gaude eta zuen ekarpenen zain.

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat