EHBILDUREN BATZARRA #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko ehbilduren blogan irakurrita.

EHBilduk martxan jarri duen prozesu eraikitzailearen inguruko informazioa jasotzeko, datorren maiatzaren 16an, martitzena, arrastiko 19:30etan Angulerin batuko gara.

Jasone Agirre parlamentaria izango dugu gure artean, ekainaren 17an egingo den kongresuarekin amaiera emango zaion prozesu honi buruzko zehaztasunak emateko.

Bestalde, iritziak eta ekarpenak emateko eta bozketetan eta ordezkarien hautaketetan parte hartzeko ezinbestekoa denez izena ematea, egun berean arratsaldeko  18:30etatik 19:30etara erregistratzeko laguntza izango du nahi duen guztiak Angulerin bertan.

EHBildu herritarron neurrira egitea lortuko dugu guztion artean!

 

 

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude