EHBILDUREN ALDIZKARIA #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko ehbilduren blogan irakurrita.

 

 

2011-2017, 6 URTE HERRI BIZI BATEN ALDE LAN EGITEN.
Esku artean duzun agirian agintaldi honen lehen bi urteei buruzko laburpen xume bat egin nahi dugu. Agintaldi hau aurrekoaren jarraipena da eta orain ikusten ari garen proiektuetako askoren oinarria 2011-2015 agintaldian egindako lana da. Aldizkari honetan alkateari eta zinegotziei emango diegu ahotsa. Beraiek egingo dute bi urteotan burututakoaren laburpena.

 

KOMUNIKAZIOA, GARDENTASUNA ETA PARTE HARTZEA. Hitz hauek gure oinarria dira. Edozein proiektu, ideia, programa… abian jartzen dugun bakoitzean, lehentasunetako bat modu sinplean zelan kontatu eta larrabetzuarrak parte hartzera zelan bultzatu asmatzea da. Helburu hauek betetzeko, azken bi urteotan komunikazioarekin zerikusia duen guztia landu dugu: udal weba hobetu, Udalaren ahotsa sare sozialetara zabaldu, hiru hilerik behin udal aldizkari bat abian jarri, Udala-herritarrak-Udala komunikazioa bultzatzeko app berri bat martxan jarri. Halaber, azpimarratzekoa da bi urte hauetan udal taldeak 500.000 euroko lanak eta proiektuak gauzatu dituela eta datozen lau urteetarako inbertsio plan estrategikoa udalbatzan onartu dugula aho batez eta 1.200.000 euroko plana izango dela. Plan honen onespena posible izan da urtebetez hainbat talderekin EHBildu eta herritarren parte hartzea kontuan hartu ondoren. Azkenik, zinegotziok eta udal taldeak dugun indarrak eta Larrabetzuko kultur eta kirol taldeekin… eta oro har herritarrekin dugun harreman onak harrotzen gaitu gehien.

Iñigo Gaztelu.Alkatea

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat