Larrabetzuko udala, UDALBILTZA PARTZUERGOAN SARTU DA #UDALBILTZA #LARRABETZU

Kaixo.

Udalbiltza:

Zazpi herri gehiago egingo dira Udalbiltza Partzuergoko kide ekainaren 16ko Kontseilu Nagusian

Batzarrean Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesua izango dute hizpide

Gaur egun 68 herrik osatzen dute Udalbiltza Partzuergoa. Ekainaren 16an, Oiartzunen egingo den Kontseilu Nagusian beste zazpi udalerri batuko dira, eta guztira 75 izango dira. Sartuko diren zazpi herriak honako hauek dira: Bizkaitik Artea, Larrabetzu, Ziortza Bolibar, Meñaka eta Errigoiti, eta  Gipuzkoatik Mendaro eta Zerain.

Partzuergoa osatzen duten herrien zerrenda honako hau da: Aizarnazabal, Aduna, Alegia, Altzo, Antzuola, Araitz, Arakaldo, Aramaio, Arantza, Areso, Arbizu, Arratzu, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Atxondo, Aulesti, Basaburua, Bakaiku, Bera, Berrobi, Berastegi, Berriatua, Dima, Ea, Elduaien, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Etxauri, Ezkio Itsaso, Getaria, Goizueta, Hernani, Ibarra, Irura, Itsasondo, Iturmendi, Lakuntza, Leaburu, Legutio, Leitza, Lezo, Lizartza, Markina Xemein, Munitibar, Muxika, Oiartzun, Olazti, Ondarru, Oñati, Orexa, Otxandio, Uharte-Arakil, Urdiain, Usurbil, Zaldibia, Zestoa, Ziordia, Zizurkil, Zubieta, Amoroto eta Gatika.

Bestetik, Kontseilu Nagusiak batzarrean jorratuko duen gai nagusia martxan jarritako Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesua izango da, bertaratuek euren ekarpenak egingo baitituzte, hautetsiek, herritarrek eta eragileek prozesuan parte hartu eta gero. Oraindik ere, ekainean zehar nahi duen orok, hautetsi edota herritar izan http://udalbiltza.eus/inkesta helbide honetan parte har dezake galdetegiari erantzuten.

 

 

 

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude