ALDAKETAK EHBILDUKO UDAL TALDEAN #LARRABETZU

KAIXO.

Larrabetzuko ehbilduren blogan irakurrita:

Sei urteko ibilbidea eta gero, uztailean  gure zinegotzi Ixabel Etxebarriaren azkenengo osoko bilkura izango da.

Ixabelek, hainbat eta hainbat herrritarren moduan, konpromezua hartu zuen 2011 urtean, Bilduren proiektuaren bandera hartuz, ezkertiarron eta subiraniston ahotsa insitutzioetara eramateko.

EUSKARA, KULTUTA, INGURUGIROA… batzordeetan egindako lan garrantzitsua txalotzen dogu.

IXABEL, ESKERRIK ASKO EGINDAKO LANAGAITIK!

 

isabelTras un recorrido de seis años como concejala, el de julio será  el último pleno de Ixabel Etxebarria.

Ixabel, como ya hicieron miles de ciudadanas en 2011, adquirió un gran compromiso cogiendo la bandera de Bildu, para llevar la voz de los soberanistas de izquierda a las instituciones.  Ha trabajado estos seis años en las comisiones de Euskara, Cultura, Medio Ambiente… y desde EHBildu de Larrabetzu queremos reconocer el gran trabajo realizado.

IXABEL, ESKERRIK ASKO!

 

Hauxe dugu Ixabelek herritarrei zuzendutako gutuna:

Larrabetzuko udal zinegotzi karguari uko egiten diodan honetan, zergatik egiten dudan argitu behar, eta arrazoi pertsonalek bultzatzen nautela esatearekin nahikoa izan daitekeelakoan sei urteren ondoren,  azpimarratu gura dudana ez da zerk bultzatzn nauen orain uztera, ezpada, zerk bultzatu ninduen kargua hartzera.

Ezker abertzaleko sentitu izan naiz beti, eta horrela jarraitzen dut. Amets berberak gidatzen gaitu elkarregaz lan egitera: gure herrirako amesten ditugun ongizate, askatasun, osasun, kulturbizitza, komunikazio-hizkuntza, ingurunearekiko eta jendearekiko errespetu eta bizipoza dira lema. Horretan egin genuen bat 2011ko eta 2015eko lan-taldekook, eta horietatik gehien maite ditudan arloetan nire lan-aletxoa jarrita, aukera eduki dut Larrabetzuko herriari ekarpentxo bat egiteko, eta bertan daroazadan urte luze guztietan bizi izandakoarengatik, zergatik ez,  eskerrak emateko ere bai.

Esan barik doa, laster kalean egingo dugula topo, jarraituko dugu-eta beste toki batzuetatik beharrean.

                     Ixabel

 

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude