Enrike Mendiguren eta Riki txakurra barriro be Bizkaiko irabazle

Mungian ospatu da Bizkaiko artzai txakurren txapelketa. Aurten be, eta dagoeneko 8. biderrez Enrike Mendiguren eta Riki txakurrak irabazi dute.
Enrike Mendiguren
Mungian, Bizkaiko artzai txakur txapelketa

Enrike Mendiguren Orozkokoa da izatez, baina bertan be Larrabetzu deitzen dute. Pikene baserrian bizi eta urte luzetan herriko barbero izandako Timo Mendigurenen loba da Enrike Mendiguren artzaia.

13 ardi txakur parte hartzen
Aurten be txakur asko aritu dira Bizkaiko txapelketan. Enrikeren ostean, Abadiñoko Joxe Urien eta Xarpa txakurra geratu zan, eta hirugarren postuan Aizkorbe eta Sorgin txakurra.

Omenaldia Abadiñoko artzai gorrari
Bizkaiko txapelketa honetan omenaldi berezia egin zaio Jose Migel Etxebarria Abadiñoko artzai gorrari. Entzun ez arren, eta berbarik ezin egin, ikustekoa izan zen txakurrarekin lortzen duen komunikazioa. Txakurak berak be, adi adi jarraitzen ditu artzaiaren aginduak, keinuak eta makila eta eskuen mugimendua.
Jose Migel Etxebarria artzai gorra

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude