2018ko martxoaren 18an ospatuko da Independentzia eguna Larrabetzun

Gaurko batzar zabalean jakinarazi denez, 2018ko martxoaren 18an ospatuko da Independentziaren eguna Larrabetzun. Gaur hasi eta datorren 5 hilabeteetan ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. Alderdi politikoekin batzarrak egingo dira, udal taldeei proposamena luzatuko zaie, herriko elkarte eta taldeekaz proposamenak landuko dira, eta ahalik eta egitaraurik aberats eta parte hartzaileena landuko da Independentzia egunari begira.
Lantalde zabala sortu da horretarako.
Hurrengo batzarra urriaren 20an Errebale eraikinean.

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude