Mirandako bihurgunean autokarabana-aparkaleku bat eta aisiarako gune bat egiteko proiektua #larrabetzu

Kaixo.

WWW.LARRABETZU.EUSen irakurrita:

Proiektu honen bidez, Larrabetzuko Udalak zenbait helburu lortu nahi ditu:

  • Aretxabalganeren ibaiertza gune horretan biziberritzea.
  • Herriaren garapen sozioekonomiko jasangarriaren aldeko apustu bat; izan ere, autokarabanetarako eremu txikiak herrian turismo jasangarria bultza dezake, eta horrek onura ekonomiko bat ekarriko lioke herriari.
  • Hiritar guztiontzako aisia-gune bat abian jartzea.

Proiektua egiteko, herrian beste proiekturen bat (udaletxearen teilatua, plazan egingo den aterpea) burutu duen arkitektura-enpresa batekin hitz egin dugu.

  • Orubea errekatik hurbil egoteak eta ingurugiroaren ikuspegitik horrek zer suposatzen duen aintzat hartuta, Udalaren lehentasuna ekintza honek ahalik eta eragin gutxien izatea eta proiektua inguruan (erreka, berdeguneak) ondo txertatuta egotea izan da. Hori dela eta, proposatutako ekintzak landa guneetako ibaiertzetarako proposatutako 15 metroetatik kanpo daude. Proiektuak gaur egungo egoera nabarmenki hobetuko du; izan ere, oraingo asfaltoa (ez-dranatzailea) kendu eta lurzorua egonkortuko du, dranatzailea izateaz gain, eta eremu hau mantu verde bihurtuko du.
  • Garapen sozio-ekonomikoa. Neurri honek eta azken urteotan proposatutako beste batzuek (erromesen aterpeak, adibidez) herriaren gizarte-ekonomia aktibatzeko aukera eskaintzen du. Onuradun nagusiak herriko ostalaritza eta merkataritza dira. Baina herriko beste ekimen batzuetarako ere onuragarria izan daiteke: bertoko ekoizleen salmenta zuzena, bisitari hauei zerbitzu birtualak eskaintzea…
  • Aisialdirako gune berria. Eremu horretako ibaialdea eraberrituko da eta altzariren bat ere jarriko da, betiere modu ez-inbaditzailean. Gune honetarako sarbidea Uritik Goikoelexaldera doan oinezkoentzako pasealekua izango da. Ingurugiro-kalitate handiko gunea izango da, larrabetzuarrok naturarekin harremanetan jartzekoa.

Proiektu hau azaroko udalbatzan onartu eta 2018an gauzatuko da. Zure iradokizunak udala@larrabetzu helbidera helarazi ahal dizkiguzu, edo bestela idatziz udaletxera.

 

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude