2018ko Aurrekontua eta Larrabetzuko EAJ-PNV #larrabetzu

Kaixo.

ehbildularrabetzu.eus-en irakurrita:

Larrabetzuko Udaleko Gobernu Taldea irailean hasi zen Udal barruan arloz-arlokako lanketa eginez, datorren urteko aurrekontua lantzen.

  • BIZI LARRABETZU iraileko aldizkarian 2017ko kontuen eta 2018ko aurrekontuaren lehenengo datuen berri eman zen.
  • Urrian orri informatibo bat banatu zen etxez-etxe. Bertan proposamen konkretuak agertzen ziren, herritarren iritxia jasotzeko asmoz.
  • Udaleko web orriaren eta HIRIX aplikazioaren bidez, prozesu parte-hartzaile bat jarri zen martxan.
  • Azaroaren 16an herritar guztientzako herri batzarra egin zen 2018ko aurrekontuaren zirriborroa azaltzeko.
  • Azaroan zehar Udal Gobernuak norbanakoen aportazioak jaso eta herriko talde batzuekin bilerak egiten ditu.
  • Abenduaren 12an beste Herri Batzar zabal bat egingo da, ordurarte herritarrengandik jasotako aportazioak kontuan hartuz egindako aurrekontua aurkezteko eta egon daitezkeen azken iradokizunak jasotzeko.
  • Abenduaren 27an azken proposamena Udal Bilkuran aurkeztuko da, onartua izan dadin.

Prozesu guzti honetan ez da izan oposizioko alderdiaren aldetik inolako parte-hartzerik. EAJ-PNVk berriro ere erakutsi digu, ez duela inolako interesik aurkeztutako aurrekontu proposamenari bere ekarpen errealak eginez parte hartzeko. Erakusten ari dena da euren ardura guztia, eguneroko lana oztopatzea dela, alde batetik Udal Bilkuretan duten jarrerarekin eta bestetik herrian banatzen dituzten foiletoekin herritarrak desinformatuta, egiak erdizka eta gezurrak zabalduaz.

Ordenantza Fiskalak egitean ere oposizioak jarrera berdina izan zuen. Udal Gobernuak bere proposamena irailaren 20an aurkeztu zion EAJ-PNVri, eta honek Udal Bilkura egunean erantzun zuen, urriaren 25ean. Jarrera honekin ere erakutsi zigun ez zegoela inolako intentziorik akorduetara heltzeko.

2018ko aurrekontuari dagokionez, EHBilduko Udal Gobernuak azaroaren 2an aurkeztu zion proiektua oposizioko bozeramaileari. Azaroaren 30ean bilera bat eskatu zitzaion EAJ-PNVri bere proposamena ezagutu eta adostasunetara heltzeko helburuaz. Oposizioak uko egin dio inolako bilerarik egiteari.

Larrabetzuko EAJ-PNVren jarrera ikusita, bi zalantzak sortzen zaizkigu:

  • EAJ-PNVk ez ditu landu aurrekontuak, eta beraz, ezinezkoa du inolako aportaziorik egitea.
  • EAJ-PNVk azken orduan aurkeztuko ditu bere aportazioak prozesua oztopatu eta horrela adostasunetako heltzea zailduz.

Udalean egunez egun egindako lanak erakusten digu zein den Larrabetzuko EAJ-PNVren benetako aurpegia.

EHBildun argi dugu gurea herria herriarekin egitea dela, eta horretan jarriko dugu indar guztia.

 

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude