Basoan arbola landaketa egiteko auzolana zapatuan

Lurgaia fundazioak deialdi barri at egin du datorren zapatua goizean Eleizalden. Behinola egindako arbola landaketarekin jarraituko dute basoan.

Deialdia

Hitzordua 9:30ean izango da Eleizaldeko San Emeterio eta San Zeledonio elizako aparkalekuan.

Aparkalekutik osteratxo bat egingo dugu lursaileraino, eta han emango dugu goiza bertoko zuhaitz eta zuhaixkak landatzen 2-3 laguneko taldetan. Amaitu ostean eta indarrak berritzeko eta egindako beharraren ordainetan, hamaiketako gozoa egingo dugu Goikolexeako elizpean.

Lurgaia Fundazioa arduratuko da beharrezko material guztiak (eskularruak, lanabesak) hara eroateaz, zuen aldetik gogoa baino ez duzue jarri behar eta goiza igarotzeko behar beste ur eroan zeuen kantinplora edo ontzietan.

Jardunaldia egoki antolatu ahal izateko, izena mezu elektronikoaren bidez (info@lurgaia.org) zeuen izen-abizenak eta zuekin batera joango direnenak jakinaraziz eta autobusean edo zuen kotxean etorriko zareten esanez.

Izena emateko prozesuan harrera-ordena errespetatuko da eta gehienez 100 leku daude.

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat