Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean #LARRABETZU

Kaixo.

AIKOR.EUS

Egitasmoak osasuna, zahartze aktiboa, gizarteratzea eta lorezaintza ekologikoa uztartzen ditu, eta gaur aurkeztu da prentsaurrekoan. Horretan hauek hartu dute parte: Lide Amibilia Gizarte Poliketako sailburuordea; Joseba Bidaurrazaga, Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendaria, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak; eta Keko Alonso, Besaia Jardiecología & Alternativas forestales-eko sustatzailea.

Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean -

Gym Berdea proiektu berritzailea da Estatuan, eta Larrabetzun 2016an egin zen lehen aldiz. Egitasmoak jarduera fisikoa, osasuna eta naturaren ezagutza sustatzen ditu, eta, aldi berean, aukera ematen du parte-hartzaileen arteko loturak ezartzeko. Hirugarren edizioari otsailaren 7an emango diote hasiera, eta izena ematea Anguleri kultur etxean egin daiteke, edo 699 73 98 51 telefono zenbakira deituta. Hilean 20 euro ordaindu beharko dira eta astean ordu bi eta erdiko saioa egingo da. Aurkezpen bi egongo dira: bata, otsailaren 1ean, 19:30ean, Errebalen; eta bestea, otsailaren 5ean, 19:30ean, Angulerin.

Egitasmoak Green Gym britaniarra du eredutzat eta definizio ugari onartzen ditu. Izan ere, aire zabaleko gimnasioa da, osasuna sustatzeko gunea, lorezaintza ekologikoa ikasteko tailerra, tipologia ezberdinetako lagunei zuzendutako taldeko jarduera, herria edertzea helburu duen proiektua, eta gizarteratzeko tresna.

“Ariketa fisikoa, ikaskuntza teoriko-praktikoa, lurrarekiko harremana eta harreman pertsonalak dira Gym Berdea osatzen duten elementuak”, azaldu du Alonsok. Amilibiaren esanetan, “proiektuak jarduera fisikoa sustatzen du eta hori oso positiboa da zahartze aktiboaren prozesuan”. Era berean, gizarte-defizitak dituzten parte-hartzea azpimarratu du. “Guym Berdea, halaber, bakarrik sentitzen diren pertsonei dago zabalik, adizioren bat utzi nahi dutenei, edo krisi pertsonal batean murgilduta daudenei”. Horrela, Gym Berdeak Larrabetzuko Manuene eguneko ospitalearekin eta sare komunitarioko beste baliabide batzuekin dihardu lankidetzan, proiektua hainbat egoeratan dauden pertsonen artean zabaltzeko eta bere onurak aprobetxatzeko.

Bidaurrazagak aipatu du, herritartzen joan garen heinean, naturarekiko harremana galdu egin dugula eta egitasmoa baliagarria dela lotura hori berreskuratzeko. Proiektuaren onura batzuk ere aipatu ditu, hala nola pertsonen bizi-kalitatea,osasuna eta egoera fisikoa hobetzen direla, autopertzepzioa eta autozaintza ere hobetzen direla, eta parte-hartzailea ondare kolektiboa edertzen dabilen taldearen kide bihurtzen dela. Gainera, Gym Berdeak etengabeko ikaskuntza-osagaia du, oso komenigarria dena nerbio-sistemen endekapenezko gaixotasunak prebenitzeko.

……………………………………

 

 

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude