Larrabetzun herritar batzuk ondo ezagutzen duten errealitatea, baina oraindik ezagutzera eman behar dena.
Kartzela eta dispertsioari buruzko dokumentala egin zuen Gernikako SAREk eta Euskal Herri osotik aurkezten ibili dira aspaldion, asteburu honetan Katalunian hainbat emanaldi eta elkarrizketa eskaini dituzte eta Larrabetzukoa izango da dokumentala ikusteko azken aukera.
ATERABIDETIK dokumental herritarra
Josu Goikoetxeak zuzenduta, Gernikako herritarrek bultzatutako ekimena izan da. Herriko musikariak, bideogileak batu eta dispertsioa pelikula baten kontatu dute.
Herriz herri ibili dira aurkezten, sari batzuk ere irabazi dituzte eta eguen honetan Larrabetzun bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu, tartean ezagutzen dugun jendea be agertzen da film labur honetan.
Dokumentala ikusi ostean solasaldia egingo dugu dokumentalaren egileekin, eta Angulerin egongo da Josu Goikoetxea zuzendaria besteak beste.
Kartzelako errealitatea ondo ezagutzen duten bi auzokidek be parte hartuko dute solasaldi honetan: Eider Zuriarrain eta Anabel Prieto. Biak kartzelan egondakoak, Eiderrek mutilaguna kartzelan dauka eta motxiladun umeen errealitateaz berba egingo digu. Anabel umeagaz egon zen kartzelan, eta bertako berri emango digu: moduloak, umeen baldintzak, presoen egoera eta bertako bizipenak.
Dokumental eta solasaldira gonbidatuta daude herritar guztiak.
📽 BIHAR #LARRABETZU-n
📺 #Aterabidetik
🚻 #Dispertsioa, motxiladun #umeak eta #kartzela📌 Dokumentala eta hitzaldia
📅 otsailak 22 (eguena)
🕖 19:00etan Angulerin📢 Hizlariak: @josugoiko, Eider Zuriarrain eta Anabel Alonso pic.twitter.com/fgf0VQ7feW
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) 2018(e)ko otsailak 21