independentzia eguna 2018 #larrabetzu

Kaixo.

Gaurko ekitaldiaren kronika:

Independentistak.

Eta Idoiaren argazkiak:

 

Independentistaka eAurtengo Independentzia Eguna Larrabetzun aldarrikatuko dugu martxoaren 18an, Independentistak Sareak eta larrabetzuko herritar independentisten batzordeak bultzatuta. Iaz Bermeon ospatu zen eta bertan jaso zuen Larrabetzuk lekukoa eta aurtengo ospakizuna antolatzeko konpromisoa. Egun osoko egitaraua izango da eta hausnarketa politikoa, aldarrikapena eta jai giroa uztartuz, burujabetza izango da eguneko gai nagusia.

Asko gara gure herriaren etorkizunaz oso kezkatuta gauden herritarrak eta gero eta argiago ikusten dugu Eukal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko ezinbestekoa duela bere buruaren jabea izatea. Aldi berean, garbi dago espainiar eta frantziar Estatuen egituren barruan ez dugula inolako burujabetza aukerarik eta menpekotasunak gure etorkizun politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala hipotekatzen dituela. Beraz, alternatiba bakarra geure estatu propioa eratzea da.

independentzia-eguna320KBEuskal Estatuaren inguruan hausnarketa sakon eta konpartitua egiteko ordua iritsi da. Behar dugun estatu demokratiko eta sozial horren egiturak eztabaidatzen, adosten eta gauzatzen hasi behar dugu. Martxoaren 18an Larrabetzun aldarrikatuko dugun Indepedentzia Egunak horren irudikapena izan gura du. Gaur egun posible da Frantzia eta Espaniarekiko menpekotasunetik kanpo bizitzea. Egunerokoan, Euskal Herri osoan, hainbat arlotan, independenteak bagina legez jarduten dugu, hainbat eredu praktiko ditugu hizkuntzari, kulturari, hezkuntzari,’.

………

‘…

 

 

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude