Larrabetzuko Eskola Publikoaren Espazio Estalia aldatzeko aurreproiektua #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko udalaren web gunean irakurrita.

Proiektuaren helburua espazioa estalia babestea da, euria eta haizea eragoztea, espazioa goxoagoa bihurtuz.  Bestalde, jantokiko eta galdara gelako irisgarritasuna hobetzen dira arrapala berri batekin, bide batez, harmaila eta eserleku berriak egiten dira. Espazioa babesteko beirateak erabiliko dira.

3.6 metrotako altueratik gora estalkiraino, espazioa guztiz itxiko da altuera honetatik gora, espazioaren fatxada beiradunak osatuz. 3,6 metroko altuera honetan, ia horizontala den eta 2 metro zabal dituen beirazko estalkia egingo da, espazio estali osoa eta eraikinaren parte bat inguratuz, kanpoko espazioen pasabideak dira estaltzen dira horrela. Espazioaren gainontzeko zati bertikalak ere beiraz itxiko dira. Haize eta euritik gehiago babesteko ipar eta mendebaldeko zatietan beiratea zoruraino iritsiko da. Beiradun  itxitura hauekin espazioa guztiz babestea lortu nahi da.

Beira aukeratu da espazio estaliak argitasunik gal ez dezan, baila, eskolaren geletako batzuk espazio estalira begira egonik, bista eta argitasuna ez kentzeko. Beiratea eusteko egitura metalikoa erabiliko da, egungo egituratik zintzilikatuta eta 6 zutabe berrirekin.

Beirateez gain zurezko taula luzeak proposatzen dira sabaian. Zurezko azala jarraia izango da, egungo egiturak duen kurba hartuz. Mendebalde eta ekialdean sabaiko kurbak behera egiten du beiradun fatxadarekin batera, azal kurbadun leuna osatuko da horrela. Zurak espazioari goxotasuna emango dio. Aldi berean, azal berri honen altuerak espazioari beste eskala bat ematen dio, egungo espazio estaliaren altuera handiegia altuera egokiagoan ezarriz. Zurezko taulen artean 20 zentimetroko tartea egongo da, estalkiaren lau zerrenda luzeen argia espaziora pasako da horrela.  Zurezko azal honek espazioaren akustika hobetzeko ere balio du, bertan sor daitekeen burrunba murriztuko du.

Egungo egitura eta egitura berria kolore berdinez pintatuko dira. Espazio estaliaren egitura osotasunean ikusi eta ulertu ahalko da horrela.

Espazioaren urbanizazioan ere hobekuntza batzuk proposatzen dira, ala nola: jantokira eta galdara gelara sarrera arrapala bidez, harmaila berriak arrapalaren kontra eta espazio estali osoaren zoru berria hormigoi lauza leunez, izan ere, egungo zorua egoera kaxkar xamarrean dago.

Azkenik, espazioaren argiteria egokituko da, batez ere, neguko arratsaldeetan behar duen argitasuna edukitzeko.

Bideoa ikusi hemen.

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat