Larrabetzuko Umeen Kontseilua 2018 martxan #larrabetzu

Kaixo

www.larrabetzu.eus en irakurrita.

LUK 2018

 

Otsailaren 15ean abiatu da aurtengo Larrabetzuko Umeen Kontseilua. Aurten, Kontseiluan ohikoa denez, iazko taldearen erdia lantaldetik urten da ume berriei lekua eginez, eta beste erdiak beste urtebetez jarraitzen du. Hala, aurtengo taldea Martin, Ekain, Ane, Kepa, Amaiur, Izaro, Lur, Asier, Ion, Naima, Zirats eta Amaiak osatzen dute.

Harrera bilera izan ohi da urteko lehena, txikienek ez baitakite oso ondo zertara datozen eta denon artean azaltzen diegu zer egiten dugun Errebaleko eraikinean klasean egon beharrean. Ordubete izan dugu elkar ezagutzeko, Peru eta Kattalin hezitzaileek lagunduta. Taldekideei buruzko gauza batzuk jakin ahal izan ditugu joko txiki baten bitartez: Zer egiten dozu ondo / Zer ez jatzu bapez gustatzen / Zertan jolastea duzu gustokoen / Herriko zein parte duzu gustokoen / Zer gustaten jatzun gitxien Larrabetzutik / Zein superbotere aukeratuko zendun / Zure ipuin, kanta, pelikula gustoko bat / Txikitan gertatu jatzun zerbait… Edo beste edozer!

Aurten, ordea, gai pila dauzkagu umeekin kontsultatzeko, eta lehen egunerako ere Alkatearen bisita aurrikusita dugu gai zehatz bati buruzko umeen iritzia jaso nahi duelako. Izan ere, datorren udan eskolako patioan egingo den estaldura berriari buruzko iradokizunak jasotzera etorri dira Iñigo Gaztelu alkatea eta Arantza Itziar zinegotzia. Obra hau uztailerako aurrikusita dago, baina oraindik garaiz gaude proiektuari proposamen berriak eransteko. Lehenik, youtuben dagoen estaldura proiektu honi buruzko bideoa ikusi dugu: ESKOLAKO ESTALDURA BERRIAREN BIDEOA HEMEN.

Umeek galdera eta ekarpenak egiteko txanda izan dute gero, eta jotafuego aritu dira egitura berriaren nondik norakoak aztertzen: Baloi bategaz apurtu leike? Nork garbituko du? Gora igon ahal gara? Baloiak kateatuta geratu ahalko dira? Agian euria haizeagaz ez sartzeko parte batzuk behar ditu… Izkutatzeko lekuak izan ahal dauz? Eta igo eta bajatzen diren ate batzuk? Komunak ipini leikez izkina batetan? Eta halakoak aztertzen aritu dira…
Hurrengo bileratan beste lan batzuk hartuko ditu umez osatutako jakintsuen kontseilu honek, ume begirada udal kudeaketan eta herrigintzan txertatuz egunik egun.

Lotura honetan ikus ditzakezue 2018ko LUKen lehen saio honetako argazki guztiak: ARGAZKIAK. 

https://www.flickr.com/photos/148125715@N03/sets/72157687944669200/

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat